Veronica Werckmeister

margolaria eta muralista

Veronica Werckmeister Lacarra (Los Angeles, 1972ko maiatzaren 30a) eusko-estatubatuar margolari, muralista eta Gasteizko Muralgintza Ibilbidea proiektuaren zuzendaria da.

Veronica Werckmeister

Bizitza
JaiotzaLos Angeles1972ko maiatzaren 30a (51 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
AitaOtto Karl Werckmeister
AmaEukene Lacarra
Hezkuntza
HeziketaNorthwestern Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta muralist (en) Itzuli

vwerck.com
Facebook: veronica.werckmeister Twitter: verowerck Edit the value on Wikidata

Biografia

Veronica Werckmeister Kalifornian jaio zen 1972an. Maria Eugenia Lacarra, Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroko Espainiar Literaturako katedradun emeritua eta Otto Karl Werckmeister arte historialari alemaniarraren alaba da. Chicagon, Berlinen, Oaklanden, New Yorken, Bartzelonan eta, azkenik, Gasteizen bizi izan da. Historia eta Literaturako lizentziaduna da Northwesterneko Unibertsitatean (Evanston, IL).[1]

Ibilbidea

1993an hasi zen Los Angelesen muralismo publikoan, non SPARC-en (Social and Public Art Resource Center) lan egin zuen. Mural publiko eta pribatuak margotu ditu Chicagon, New Yorken, San Frantziskon, Philadelphian, Bostonen, Bartzelonan, Lleidan, Gasteizen, etab. Bere obra pertsonala kontzeptualki arlo sozio-politikoan kokatzen da, eta formalki kolorearekiko, testurarekiko eta figuratiboarekiko erakarpenean.[2]

2001ean, bere ahizpa Christina Werckmeisterrekin batera pintura eta interiorismo estudio bat ireki zuen Gasteizko alde zaharrean.[3] 2007an, Werckmeister ahizpek, Brenan Duarterekin batera, Gasteizko Muralgintza Ibilbidea sortu zuten, Gasteiz hiria parte hartzeko eta sortzeko espazio ireki batez hornitzeko. 2007az geroztik, ekimenak muralismo publikoko 12 tailer sortu ditu hiriko hirigune historikoan, eskala handian, eta 500 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute. Gainera, horma-irudiak egin dituzte hiriko ikastetxeetan eta probintziako landa-ingurunean.[4] 2013an, muralismo komunitarioaren esperientzia Gasteizko Zaramaga langile auzora hedatu zen. Bertan kokatzen da bere estudioa, eta urtero sortzen dira auzo horretan elkarlaneko muralak.[5][6][7]

Lanak

Al Hilo del Tiempo murala. Gasteiz
Emakumeei omenaldia

Muralismo parte-hartzailea

  • IMVG proiektuaren zuzendaria Ariznabarran. 2017-2019.
  • IMVG proiektuaren zuzendaria Zaramagan. 2014-2016.
  • Errota zaharra-errota berria muralaren zuzendaria. Gasteiz. 2020.[8]
  • Uzta muralaren zuzendaria. Ariznabarra. 2019.[9]
  • Zigoitia 17 muralaren zuzendaria. 2017.[10]
  • Mural eta mosaiko parte-hartzailea Tolosan, 2016.[11]
  • Elkarlaneko murala Lamuzan, Laudio, 2016.[12]
  • Elkarlaneko murala Iurretan 2014-2015.[13]
  • Pitxuskaritza muralaren zuzendaria. Okariz. 2013.[14]
  • No hay presente ni futuro sin memoria muralaren tailerreko laguntzailea. 2013.[15]
  • Giltza Bat horma-irudiaren tailerreko zuzendaria. 2012.[16]
  • Zuñiga horma-irudiaren tailerreko zuzendaria. 2012.[17]
  • Argomaniz muralaren tailerreko zuzendaria. 2012.[18]
  • Alegría horma-irudiaren tailerreko zuzendaria. 2012.[19]
  • Adana muralaren tailerreko zuzendaria. 2012.[20]
  • Somos Agua/somos Arte muralaren tailerreko zuzendaria. 2011.[21]
  • Gasteizko Udaleko Hezkuntza Sailerako IMVGk kudeatzen duen programaren, muralismoa ikastetxeetan, zuzendari artistikoa da.[22]
  • ¿Qué haremos con lo que sabemos? muralaren tailerreko zuzendaria. 2011.[23]
  • Ordoñana horma-irudiaren tailerreko zuzendaria. 2010.[24]
  • Continentes horma-irudiaren tailerreko zuzendaria. 2008.[25]
  • Al Hilo del Tiempo muralaren tailerreko zuzendaria. 2007.[26]
  • Vitoria en la Diana muralaren tailerreko zuzendaria. 2005.

Bakarkakoak

  • Folds. Proposamen artistikoa Lleidako erdigune historikoan. Lleida, 2015-2016.[27]
  • MartxoakHiru. Memorial 3 de marzo. Vitoria-Gasteiz, 2016.[28]
  • Los árboles SÍ nos dejan ver el bosque. Arcos de Quejana, 2015.[29]
  • Escoge una carta. Lankidetza Medicus Mundi GKEarekin. Montehermoso Kultur Etxea. Vitoria-Gasteiz, 2015-2016.[30]
  • Lionel Hampton in Harlem. NYC, EEUU, 2014.[31]

Erreferentziak

Kanpo estekak