Vila Nova de Gaia

Vila Nova de Gaia Portugalgo kontzejurik populatuenetarikoa da, Portoko barrutian dagoena. Barrutiko hiriburua den Porto baino handiagoa da.

Vila Nova de Gaia
Vila Nova de Gaia
Vila Nova de Gaia
Portugalgo udalerria
Vila Nova de Gaia Portotik ikusita Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Portugal
Eskualdea
Azpi-eskualdea
Barrutia
Alkatea
Iparraldekoa
Grande Porto
Porto
Eduardo Vitor Rodrigues
Sorrera1255
Izen ofizialaVila Nova de Gaia
Jatorrizko izenaVila Nova de Gaia
Posta kodea4400 Vila Nova de Gaia
Geografia
Koordenatuak41°08′N 8°37′W / 41.13°N 8.62°W / 41.13; -8.62
Map
Azalera168,7 km²
MugakideakPorto, Santa Maria da Feira, Espinho eta Gondomar
Demografia
Biztanleria302.295 (2011)
Dentsitatea1.794 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuakRio de Janeiro
http://www.cm-gaia.pt www.cm-gaia.pt

Geografia

Douro ibaiaren hegoaldeko ertzean kokaturik dago, Portoren parean. Don Luis I.a zubi ezagunak elkartzen ditu hiri biak. 15 fregesia (parrokia) ditu, handienak Mafamude e Vilar do Paraíso (52.000 biztanle), Santa Marinha e São Pedro da Afurada (33.000) eta Canidelo (27.000) dira.

Udalerriak duen 17 kilometrotako kostaldean 17 hondartzek bandera urdin dauzkate. Honek turismoarentzako oso erakargarria bihurtzen du. Hondartza ezagunenak Miramar, Granja, Aguda, Valadares, Francelos, Madalena eta Canidelo dira.

Historia

Lehenengo asentamentuak zeltiar kastro batean omen daude, agian neolitoraino ere joan gaitezke. Erromatarren garaian dagoeneko bazen herri bat hemen eta Cale izena eman zioten.

Maurien inbasioaren ondoren 1000 urtearen inguruan Duero ibaia bihurtu zen musulman eta kristauen arteko muga. Biztanleek Porton babes hartu zuten eta Cale edo Gaia hustu egin zen. 1035ean musulmanak bidali eta iparraldetik iritsi zirenek gaztelua eraiki eta Vila Nova de Gaia sortu zuten (Gaia hiri berria).

Erdi Aroan Porto hiriarekin batera "Porto Cale" sortu zen eta X mendean Leongo Erresumaren barnean Condado Portocalense sortu zen. 1139an independentzia lortu eta Alfontso I.a Portugalgo lehen errege bihurtu zen.

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

Demografia

Bilakaera demografikoa (1801 – 2011)[1]
180118491900193019601981199120012011
24.67543.45474.072102.950157.357226.331248.565288.749302.296

Hiri senidetuak

  •  Concord (Massachusetts) (AEB)

Erreferentziak

Kanpo estekak