William D. Coleman

politikari liberiarra

William David Coleman, Fayette konderria, Kentucky, 1842ko uztailaren 18a - Clay-Ashland, 1908ko uztailaren 12a) liberiar politikaria izan zen. Liberiako presidentea izan zen 1896tik 1900era.

William D. Coleman

Liberiako presidente

1896ko azaroaren 12a - 1900eko abenduaren 11
Joseph James Cheeseman - Garretson W. Gibson
Vice President of Liberia (en) Itzuli

1892ko urtarrilaren 4a - 1896ko azaroaren 12a
James Thompson (en) Itzuli
Member of the Senate of Liberia (en) Itzuli


Member of the House of Representatives of Liberia (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaFayette konderria (Kentucky)1842ko uztailaren 18a
Herrialdea Liberia
HeriotzaClay-Ashland (en) Itzuli1908ko uztailaren 12a (65 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaTrue Whig Party (en) Itzuli

Estatu Batuetan esklabo jaio zen eta hamaika urte zituenean Liberiara emigratu zuen familiarekin. Arotz lanbidea ikasi zuen, eta gero merkataritzan aritu zen, gaueko eskolak jasotzen zituen bitartean.

True Whig alderdiko kidea, diputatua eta senataria izan zen, eta 1892an presidenteorde aukeratu zuten Joseph James Cheeseman presidentearen hautagaitzan. 1896an Cheeseman hil zen eta Colemanek hartu zuen bere lekua lehendakaritzan. Bere agintaldia hezkuntzara, finantzetara eta barne-politikara bideratu zuen, eta gobernuaren boterea handitu zuen herrialdearen barruan. 1900eko abenduan dimisioa eman zuen bere politikekin herriak zuen nahigabearen ondorioz, eta 1901, 1903 eta 1905eko hauteskunde presidentzialetara aurkeztu zen arrakastarik gabe.