World Marathon Majors

World Marathon Majors (WMM) munduko maratoi lasterketa nagusiek osatzen duten lasterketa multzoa da.

New Yorkeko maratoia 2005eko edizioan.
Berlingo maratoia 2015eko edizioan.

Zortzi frogek osatzen dute, hauetatik sei urtero jokatzen dira munduko hiri esanguratsuetan. Gainerako biak Munduko Atletismo Txapelketako eta Olinpiar Jokoetako maratoi probak dira.

Maratoiak

GaraiaMaratoiaLehen ekitaldia
Otsailean Tokioko maratoia2007 (1979)¹
Apirilean Bostongo maratoia1897
Apirilean Londresko maratoia1981
Irailean Berlingo maratoia1974
Urrian Chicagoko maratoia1977
Azaroan New Yorkeko maratoia1970
2 urtean behinMunduko Atletismo Txapelketa
4 urtean behinOlinpiar Jokoak1896
  • ¹ Tokioko maratoia 1979 urtean abiatu zen baina 2007an izan zen onartua World Marathon Majors multzoan.

World Marathon Majors Series

2006tik aurrera bi denboralditan jokaturiko sei proben arteko sailkapena egiten da (Tokiokoa 2013tik aurrera) eta Olinpiar Jokoak edo Munduko txapelketa jokatzen denetan ere hauek sartzen dira. 2020. urtean hainbat maratoi bertan behera gelditu ziren COVID-19 pandemiaren erruz eta 2019-2021 arteko probak sartzea erabaki zen. Kenyarrak izan dira nagusi hala gizonezkoetan nola emakumezkoetan. Aipatzekoa da Eliud Kipchogek bost aldiz irabazi duela.

Hasiera batean bi urtetako lau emaitzarik onenak hartzen ziren kontutan baina 2015etik aurrera bi emaitzarik onenak hartzen dira koktutan. Sailkapenean sartzeko atleta bakotzak bi urteetan gutxienez maratoi bate egina izan behar du. Irabazleak 25 puntu jasotzen ditu, bigarrenak 16p, hirugarrenak 9p, laugarrenak 4p eta bosgarrenak puntu bakarra.

Gizonezkoak
DenboraldiaTxapeldunaPuntuakOharrak
2006-07 Robert Kipkoech Cheruiyot80 p
2007-08 Martin Lel76 p
2008-09 Samuel Wanjiru80 p
2009-10 Samuel Wanjiru75 p
2010-11 Emmanuel Mutai70 p
2011-12 Geoffrey Mutai75 p
2012-13 Tsegaye Kebede75 p
2013-14 Wilson Kipsang76 p
2014-15ez
2015-16 Eliud Kipchoge50 p
2016-17 Eliud Kipchoge50 p
2017-18 Eliud Kipchoge50 p
2018-19 Eliud Kipchoge50 p
2019-21 Albert Korir41 p
2022 Eliud Kipchoge
Emakumezkoak
DenboraldiaTxapeldunaPuntuakOharrak
2006-07 Gete Wami80 p
2007-08 Irina Mikitenko65 pGete Wamirekin (ETI) berdinduta.
Bozketa bidez erabaki zen txapelduna.
2008-09 Irina Mikitenko90 p
2009-10 Irina Mikitenko55 p
2010-11 Edna Kiplagat60 pLiliya Shobukhova (RUS) dopingagatik deskalifikatua.[1]
2011-12 Mary Keitany65 p
2012-13 Priscah Jeptoo75 p
2013-14 Edna Kiplagat65 pRita Jeptoo (KEN) dopingagatik deskalifikatua.[1]
2014-15ez
2015-16 Mary Keitany41 pBerdinketa Mare Dibaba (ETI) eta Helah Kiprop (KEN) atletekin.
Bozketa bidez erabaki zen txapelduna.
2016-17 Edna Kiplagat41 pJemima Sumgong (KEN)dopingagatik deskalifikatua.[1]
2017-18 Mary Keitany41 pTirunesh Dibaba (ETI) berdinduta.
Bien arteko postuen arabera erabakia.[2]
2018-19 Brigid Kosgei50 p
2019-21 Peres Jepchirchir
Joyciline Jepkosgei
50 p
2022 Gotytom Gebreslase

Erreferentziak

Kanpo estekak