Eliud Kipchoge

keniar iraupen-lasterkaria

Eliud Kipchoge (Kapsisiywa, Kenia, 1984ko azaroaren 5a) keniar iraupen luzeko lasterkari bat da. 2022ko Berlingo maratoian ordurarteko munduko maratoi errekorra apurtu zuen, lasterketa 2:01:09 denborarekin amaituz[1]. 2019ko urriaren 12an Vienan zirkuitu berezi batean ibilbidea 1:59:40.2 denboran egitea lortu zuen, bi ordutik behera lortutako marka bakarra[2]. Ez da ordea denbora ofizialtzat hartzen[3].

Eliud Kipchoge

Bizitza
JaiotzaKapsisiywa (en) Itzuli1984ko azaroaren 5a (39 urte)
Herrialdea Kenya
Talde etnikoaKalenjina
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
swahilia
Nandi–Markweta (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmaratoilaria, iraupen-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinakmaratoia
Errekorrak
BerezitasunaIrizpideaDataM
Marathon world record progression (en) Itzuli2018ko irailaren 16a7.299
Marka pertsonalak
BerezitasunaLekuaDataM
1.500 metroko lasterketaHengelo2004ko maiatzaren 31213,2
mile run (en) ItzuliLondres2004ko uztailaren 30a230,4
3.000 metroko lasterketaDoha2011ko maiatzaren 6a447,66
2 miles run (en) ItzuliEugene2005eko ekainaren 4a487,68
5.000 metroko lasterketaErroma2004ko uztailaren 2a766,53
10.000 metroko lasterketaHengelo2007ko maiatzaren 26a1.609,02
5K run (en) ItzuliCarlsbad (Kalifornia)2010eko apirilaren 11791
10K run (en) ItzuliUtrecht2009ko irailaren 27a1.691
maratoi erdiLille2012ko irailaren 1a3.565
30 kilometres (en) ItzuliLondres2016ko apirilaren 24a5.233
maratoiViena2019ko urriaren 12a7,179
 
Pisua52 kilogramo
Altuera167 zentimetro
Jasotako sariak

Facebook: EliudKipchogeOfficial Twitter: EliudKipchoge Instagram: kipchogeeliud IAAF: 14208194 Olympic.org: eliud-kipchoge-rotich Edit the value on Wikidata

Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina birritan irabazi du, 2016an Rio de Janeiron eta 2021ean Tokion. Horretaz gain World Marathon Majors multzoko maratoietan 11 garaipen eskuratu ditu, hauetatik bost Berlinen eta lau Londresen.

Biografia

1984an jaio zen Kenyan. Lau anai-arreba dira eta ez zuen aita ezagutu. Eskolara joateko hiru kilometro egin behar zituen egunero[4]. Krosean lehiatzen hasi zen eta 2002an gazte mailako munduko txapelketan bosgarren egin zuen, Dublinen.

5.000 metroko korrikalaria

2003an 5.000 metrotako gazte mailako munduko errekorra ezarri zuen, 12:51.61 denbora eginez. Errekor horrek 9 urte iraun zituen[5]. Urte berean Parisen jokaturiko munduko txapelketa irabazi zuen[6] eta 2004an Atenasko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen[7]. 2008an zilarrezkoa kolkoratu zuen Pekingo Olinpiar Jokoetan[8].

Maratoilaria

2012an egin zuen aurreneko maratoi-erdia Lillen (Frantzian)[9] eta 2013an Hanburgon jokatu zuen aurreneko maratoia eta 2:05:30 denborarekin Hanburgoko errekorra ezarri zuen[10]. Lehenengo Word Major Maratoia ere urte hartakoa du, Berlingoa, eta bigarren egin zuen 2:04:05 denborarekin[11].

2014an Chicagoko maratoia irabazi zuen, World Majorretan lehenengoa[12], eta ordutik urtero nagusitu da gutxienez maratoi batean. Launa garaipen ditu Londresen eta Berlinen, azken honetan gainera munduko errekorra ezarri zuen 2022an. 2016an Rioko Olinpiar Jokoetan txapelduna izan zen[13] eta 2021ean Tokion ere garailea izan zen[14].

2022ko irailaren 25ean Berlingo maratoian munduko errekor berria ezarri zuen, 2:01:09 denbora eginez[1]. Aurreko errekorra ere berak egina zuen 2018ko Berlingo maratoian.

Palmaresa

Txapelketak

Neguko Olinpiar Jokoak
UrteaLekuaDominaProba
2004Atenas (  Grezia) 5.000 m
2008Pekin (  Txina) 5.000 m
2016Rio de Janeiro (  Brasil) Maratoia
2021Tokio (  Japonia) Maratoia
Munduko txapelketak
UrteaLekuaDominaProba
2004Brusela (  Belgika) Taldeka
2005Saint-Étienne (  Frantzia) Taldeka
2006Mosku (  Errusia) 3.000 m
2007Osaka (  Japonia) 5.000 m
Commonwealth Jokoak
UrteaLekuaDominaProba
2004New Delhi (  India) 5.000 m

World Major maratoiak

World Major maratoiak
UrteaMaratoiaDenbora
2014 Chicagoko maratoia2:04:11
2015 Londresko maratoia2:04:42
Berlingo maratoia2:04:00
2016 Londresko maratoia2:03:05
2017 Berlingo maratoia2:03:32
2018 Londresko maratoia2:04:17
Berlingo maratoia2:01:39 (MR)
2019 Londresko maratoia2:02:37
2021¹ Tokioko maratoia2:02:37
2022 Berlingo maratoia2:01:09 (MR)
2023 Berlingo maratoia2:02:42
  • ¹ 2021eko Tokioko maratoia 2022an jokatu zen COVID-19 pandemiak eragindako atzerapenagatik.
  • (MR) Munduko errekorra

World Marathon Majors Series

Denboraldi bateko maratoietan egindako postuekin erabakitzen da maratoien txapelduna eta Eliud Kipchoge bost aldiz izan da txapelduna:

  • 2015-16
  • 2016-17
  • 2017-18
  • 2018-19
  • 2022

Erreferentziak

Kanpo estekak