Wrangel uhartea

Wrangel uharteko natura erreserba1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Uhartearen kokapena

MotaNaturala
Irizpideakix, x
Erreferentzia1023
Kokalekua Errusia
Eskualdea2Asia
Izen ematea2004 (XXVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Wrangel uhartea (errusieraz: о́стров Вра́нгеля, ostrov Vrangelya) Ozeano Artikoko uhartea da, Txuktxi itsasoa eta Ekialdeko Siberiako itsasoaren artean kokatuta. 180° meridianoak zeharkatua, Nazioarteko egun aldaketa lerroa ekialderantz mugitu zuten handik Txuktxi penintsula saihesteko. Gertuen duen lurraldea Herald uhartea da[1]

Wrangel uharteak zein Herald uharteak Erreserba Natura osatzen dute, Errusiako Ingurumen Ministerioak kudeatua. Uhartea eta inguruko urak 1976an zapovednik (natura erreserba zorrotza) sailkatu zuten eta 2004an Unescok gizateriaren ondare kategoria eman zion.

Uharteak 125 kilometroko zabalera eta 7.600 km² azalera du. Lekurik garaiena Sovetskaia mendia da, 1.096 metro dituena[1].

Politikoki Txukotka izeneko autonomia barrutiko zati bat da.

Mamut iletsuak bertan K.a. 1650ean bizi ziren, espezie honen azkenengo kolonia izanik[2][3].

71°14′N 179°25′W / 71.233°N 179.417°W / 71.233; -179.417

Erreferentziak


Kanpo estekak


Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.