Xabier Elorriaga

aktorea

Xabier Gonzalez Elorriaga, ezagunagoa Xabier Elorriaga izenarekin, (Maracaibo, Venezuela, 1944ko apirilaren 1a - ) Euskal Herriko aktorea da.[1]

Xabier Elorriaga
Bizitza
JaiotzaMaracaibo1944ko apirilaren 1a (80 urte)
Herrialdea Euskal Herria
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea, film-zuzendaria, errealizadorea eta gidoilaria

IMDB: nm0255544 Allocine: 83814 Allmovie: p137073 TCM: 57208 Edit the value on Wikidata

Bizitza eta obra

Gerra Zibilaren garaian erbesteraturiko familia baten semea. 1969an itzuli zen Euskal Herrira, eta orduan hasi zen antzezle lanak egiten, Kriselu taldean.

Bartzelonara joanda, kazetaritzako ikasketak egin ondoren, telebistako eskolak eman zituen Informazio zientzien fakultatean. Orduan egin zuen debuta zineman, Antoni Ribasen La ciutat cremada filmean (1975).

Orduz geroztik, film askotan parte hartu zuen: José Antonio de la Lomaren Perros callejeros (1977), Jordi Cadenaren La oscura historia de la prima Montse (1977), Carlos Sauraren Los ojos vendados (1977), Iñaki Núñezen Toque de queda (1978), etab.

1980ko hamarraldiko lehen erdia izan zen Elorriagaren garairik oparoena. 1980. urtean egin zuen lehen paper protagonista, Fernando Méndez Leiteren El hombre de moda filmean. Urte berean egin zuen debuta zuzendari gisa, Ikuska saileko 4.a, Euskal Telebista, zuzenduz.

1981ean Bigas Lunaren Renacer eta Imanol Uriberen La fuga de Segovia filmetan esku hartu zuen.

1983an euskal zinemako bi lan garrantzitsutan parte hartu zuen, Alfonso Ungríaren Albaniaren konkista, eta Imanol Uriberen Mikelen heriotza. Hain zuzen, Albaniaren konkista gidoigilea den Arantxa Urretabizkaiarekin dago ezkonduta. Aldi berean Anillos de oro telesaio arrakastatsuan ere lan egin zuen.

1984an Carlos Suárezen El jardín secreto filmeko protagonista izan zen. 1985ean film ertain bat zuzendu zuen, Zergatik panpox, kritikarien iritziz lan bikaina eginez.

Orduz geroztik, baina, behera egin zuen emeki-emeki Elorriagaren karrerak. 1987an José Antonio Zorrillaren Lauaxeta-A los cuatro vientos filmeko protagonista izan zen, baina filmak ez zuen arrakastarik izan. Ondoren egin zituen, besteak beste, Antxon Ezeizaren Ke arteko egunak (1989), Antoni Verdaguerren Havanera 1820 (1993), eta Alejandro Amenábarren Tesis (1996).

Telebistako lanari ere ez dio utzi, eta hainbat telesailetan parte du (Clase media, Canguros, Hospital...).

Filmografia

Zinema

UrteaFilmaZuzendaria
2011Águila Roja: la PelículaJosé Ramón Ayerra
2009RabiaSebastián Cordero
2006El coronel MaciàJosep Maria Forn
2003La memoria e il perdonoGiorgio Capitani
1996TesisAlejandro Amenábar
1996Lejos de ÁfricaCecilia M. Bartolomé
1992Havanera 1820Antonio Verdaguer
1989Ke arteko egunakAntxon Ezeiza
1987Captain James CookLawrence Gordon Clark
1987A los cuatro vientosJose Antonio Zorrilla
1986Tata míaJosé Luis Borau
1984Mikelen heriotzaImanol Uribe
1984Albaniaren konkistaAlfonso Ungría
1984El jardín secretoCarlos Suárez
1981La fuga de SegoviaImanol Uribe
1979Companys, procés a CatalunyaJosé María Forn
1978La oscura historia de la prima MontseJordi Cadena
1977Perros callejerosJosé Antonio de la Loma
1977A un dios desconocidoJaime Chávarri
1976La ciutat cremadaAntoni Ribas

Telebista

UrteaTelesailaPertsonaia
1983Anillos de oroEnrique
1996 - 1998Menudo es mi padre
1999El Señorío de Larrea
2000La verdad de LauraFrancisco "Paco" Luarca
2000 - 2003ParaísoLeopoldo
2000 - 2007Hospital CentralJoaquín Sotomayor
2008Cazadores de hombres
2009 - ?Águila rojaFilipe IV.a Espainiakoa

Erreferentziak