Yap

Yap (bertakoek Wa'ab deitzen dutena), mendebaldeko Ozeano Bareko Karolina uharteetako uharte bat da, Mikronesiako Estatu Federatuetatik, mendebalderen dagoena izateaz gain. Yap "uhartea", izatez elkarrengandik oso gertu dauden lau uharte kontinentalez osatuta dago, koral arrezife batean elkartuak, eta, oso-osorik, Eurasiar Plakako eraikin batez eratua. Lurra, gehienbat, dentsoki landaretzaz estalitako muino birakariak dira. Zingirek hartzen dute ertzaren zati handi bat. Arrezifez osatutako kanpo hesi batek inguratzen ditu uharteak, arrezife mugakideen eta arrezife hesiaren barne ertzaren artean zingira bat inguratuz.

Yap
Datu orokorrak
Garaiera178 m
Motauharte
Azalera118,9 mi²
Geografia
Map
Koordenatuak9°32′N 138°07′E / 9.53°N 138.12°E / 9.53; 138.12
UTC orduaUTC+10:00
Estatu burujabe Mikronesia
State of the Federated States of MicronesiaYap (estatua)
Ur-gorputzaOzeano Barea
Leku geografikoaKarolinak

Colonia da Yap estatuko hiriburua da. Yap eta ekialde eta hegoaldean 800 kilometrotan hedatzen diren beste 130 atoloi administratzen ditu. 2003ko biztanleria, 6300 biztanlekoa izan zen Kolonian eta beste hamar udalerritan. Estatuak, 102 kilometro karratuko hedadura osoa du. Yap, beharbada, Mikronesiako lau estatu federatuetatik, tradizionalena da.

Ekonomia

Uharte honetako biztanleek, oraindik euren tradiziorik antzinakoenak mantentzen dituzte. Uharteko eta inguruko atoloietako biztanleria, 6300 pertsonakoa da. Euren merkataritza bizirik mantentzeko, Yapeko biztanleek, txanpon sistema bitxi bat erabiltzen dute, neurri ezberdinetako harrien trukean oinarritzen dena, rai harriak. Handienek, lau metroko altuera eta bost tonako pisua izan dezakete. "Truke txanpon"aren balioa, aldatu egiten da, harriaren tamainaren arabera: Adibidez, 10 zentimetroko txanpon batekin, txerri bat eros daiteke, eta, lau metroko batekin, herrixka oso bat. Tokiko biztanleek, harri handien jabe guztien izenak eta historia ezagutzen dituzte.

Klima

    Datu klimatikoak (Yap)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)33343435353434363434343636
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)30.130.231.131.230.930.730.630.830.930.930.430.730.7
Batez besteko tenperatura (ºC)26.826.927.527.627.327.127.127.127.227.327.127.227.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)23.523.524.024.123.823.623.423.423.523.723.823.723.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)19191919181918191917181717
Pilatutako prezipitazioa (mm)1861521511462303223693863433042302283050
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm)16.813.413.712.617.120.221.220.919.320.118.717.6211.6
Eguzki orduak210.8211.9251.1255.0244.9201.0189.1176.7180.0170.5192.0198.42481.4
Hezetasuna (%)82818079818384848484838382.3
Iturria (1): Weatherbase[1]
Iturria (2): Hong Kong Observatory (eguzkia, prezipitazioa 1961–1990)[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak