Yeray Lamariano

gipuzkoar eskubaloi jokalaria

Yeray Lamariano Urizar (Eibar, Gipuzkoa, 1983ko martxoaren 11) gipuzkoar eskubaloi jokalaria da, atezain moduan Atlético Valladolid aritzen dena.[1][2][3][4][5]

Yeray Lamariano
Bizitza
JaiotzaEibar1983ko martxoaren 11 (41 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi jokalaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Club Balonmano Ademar León-
 
Posizio edo espezialitateaatezaina
Altuera188 zentimetro

Kirol ibilbidea

Yeray Lamariano Urizar Gipuzkoako Eibarren jaio zen, eta hantxe egin zituen lehen urratsak eskubaloiko jokalari gisa, Arrate Kirol Gaztedia taldean. 2001ean ASOBAL Ligan Club Balonmano Ademar León taldearekin egin zuen debuta.[6][7]

Leongo Ademarren jardun zuen 2001etik 2007ra eta 2015ean. BM Valladolid eta BM Bidasoa Irun taldeetatan ere jardun zuen. Ondoren Frantzian Chartres taldean jokatu zuen 2016-2017 denboraldian.

2015/2016 denboraldian, Lamarianok urte bat eman zuen CB Cangasen, eta EHF8 kopan hartu zuen parte. O Gacerne-ren lehen denboraldian, lehen txanda % 40tik gorako geldialdiekin amaitu zuen. Hala ere, azken hilabeteetan, zauriek beren errendimenduari eragitn zioten; izan ere, lesioa izan zuen, eta, ondorioz, ezin izan zuen bigarren tourraren lehen lau partidetan parte hartu.[8]

2016-2017 denboraldirako, kontratuaren amaieran, Frantziako Chartres MHB 28rekin konpromisoa hartu zuen, atzerrian izandako lehen esperientzia, beste bi espainiarrekin eta txiletar batekin batera.[9] Louis Prévost eta Nebojsa Grahovac-ekin atezain hirukoitza osatu zuen. Grahovacen atzetik, hierarkian bigarren postua lortu zuen.[8] 2017. urteko udan, Yeray Lamariano Nava taldera itzuli zen.[10]

2017-2018 denboraldian, BM Nava taldearekin iritsi zen ASOBAL Ligara igotzeko fasera, eta finalean 24-25galdu zuen BM Sinfin taldearen aurka; urtebete geroago, kategoria gorenera igo zen. 2019-2020 denboraldian bere denboraldi onenetako baten protagonista izan zen, eta partida gogoangarriak egin zituen, hala nola Ademar León eta Club Balonmano Navaren aurkakoa. 2020-2021 denboraldian, lehengo atezaina izaten lagundu zion kluba utzi egin zuen Atlético Valladolid taldean aritzeko.[1]

Taldeak

Erreferentziak

Kanpo estekak