Yeveonde Middleton

argazkilari britainiarra

Yevonde Cumbers Middleton, sortzez, Yevonde Cumbers zen, eta Madame Yevonde izen profesionalarekin sinatzen zuen (Streatham, 1893ko urtarrilaren 5a - Londres, 1975eko abenduaren 22a). Argazkilari ingelesa zen, eta aitzindaria argazki-erretratuetan kolorea erabiltzen.[1][2][3][4][5][6]

Yeveonde Middleton
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakYevonde Philon Cumbers
JaiotzaStreatham (en) Itzuli1893ko urtarrilaren 5a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres1975eko abenduaren 22a (82 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Edgar Middleton
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

Biografia

Britainia Handian jaio zen 1893an. Bere emakumezko heroia, nerabea zela, Mary Wollstonecraft feminista zen, eta, 1910ean, suffragetten mugimenduarekin bat egin zuen. Gero, argazkilari ikastun bihurtzea hautatu zuen. Lallie Charles argazkilari erretratugilearekin hiru urteko ikaskuntza eskatu eta lortu zuen.

Argakilari ibilbidea

Charlesekin lortutako ezagutza teknikoei esker eta aitak egindako 250 libera esterlinako dohaintzari esker, bere estudioa ireki zuen 21 urterekin, Londresko Victoria Street 92n. Izena hartzen hasi zen pertsona ezagun batzuek doan posatzera gonbidatuz. Laster, Tatler eta [1]The Sketch bezalako aldizkari mundutarretan agertzen hasi ziren haren argazkiak. Haren estiloa berehala urrundu zen Lallie Charlesen "pigeon pouter"-aren zurruntasunetik, estilo sortzaileagora bideratzeko. Bere subjektuei maiz ateratzen zien argazkia begirada gailutik desbideratzen zutela; efektuak sortzeko osagarriak erabiltzen ere hasi zen.

1920an, Edward Middleton kazetari eta dramaturgoarekin ezkondu zen. Estudio handiago bat ere ireki zuen, Argazkilari Profesionalen Elkartean eta Argazkigintzako Erret Elkartean sartu zen, eta bere lana erakusketetan aurkeztu zuen.

Kolorea argazkietan

1930eko hamarkadaren hasieran, koloretako argazkigintza esperimentatzen hasi zen, Willesdeneko Colour Photography Limited enpresaren Vivex (en) koloretako prozedura berria erabiliz. Koloretako argazkigintza ez zen berehala egin herrikoi, izan ere, argazkilariak eta publikoa oso ohituta zeuden zuri-beltzeko argazkietara, eta prozedura berriarekiko lehen erreakzioak aurkakoak izan ziren. Vivex prozedura konplexua zen, baina Yevonde Middleton gogotsu zen, eta orduak ematen zituen estudioan prozedura esperimentatzen, emaitzarik onenak lortzeko. 1932an, erretratuen eta natura hilen erakusketa bat aurkeztu zuen Mayfair auzoko Albany galerian. Erakusketa hark, erdi monokromoa, erdi kolorekoa, nolabaiteko arrakasta izan zuen.

Ingalaterrako erret familiaren arreta piztu zuen haren lanak. Hala, bere ospeak Goddesses ("Jainkosak") izeneko serie entzutetsua egiteko aukera eman zion. Pose-saioetan parte hartzen zuten emakumeak agertzen dira Londresko goi-klaseko karitate-festa batean (Claridge'sen antolatua 1935eko martxoan) lehenago eramandako jantziak soinean, mitologiako irudiak haragiztatu zituzten, argazkilariak aukeratutako objektuez inguratuta. Haren argazkiek, horrela eszenaratuta, kolorea, jantzia eta osagarriak erabiltzen zituzten subjektuen inguruan giro jakin bat sortzeko. Haren lanak, hala nola Zirtze, Minerva eta abar, «koadro bizitzat» hartu ziren.[7]

Zuri-beltzean berriz

1939aren amaieran, Colour Photographs Ltd enpresak ateak itxi zituen, eta Vivex prozedura desagertu egin zen. Urte bereko apirilean, senarra hil zitzaion Yevonderi, eta berriz zuri-beltzean hasi zen lanean, eta erretratu nabarmenak egiten jarraitu zuen. 1975eko abenduan hil zen arte jardun zuen lanean, 83 urte bete baino bi aste lehenago. 1930eko hamarkadako haren lana gogorarazten da batez ere, asko lagundu baitzuen koloretako argazkigintza balorizatzen.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Bibliografia

  • Juliet Hacking, “Madame Yevonde”, Lives of the Great Photographers, Thames & Hudson, 2015, or. 285-291.

Kanpo estekak