Zakat

Zakat (arabieraz: زكاة‎zakāh, zaˈkaːh ahoskatua; euskaraz: «arazten duena»[1]) Islamaren bost euskarrietako bat da, musulmanentzat derrigorrezkoa dena. Legezko limosna hau nor bere dituen ondasunetatik eta diruzalekeriatik garbitzeko modu bat da, eta urteko sari gisa eman behar da, dirutan nahiz bestelako gauzatan. Estatuak bil dezake eta premia askotarako erabiltzea dago; behartsuei emateko, gerrako gatibuak aske uzteko ordainetan, zor handiegiak kitatzeko, gerra santurako, eta hezkuntza eta osasunerako, besteak beste.[2]

Urrezko eta zilarrezko txanponak zakat emateko aproposak dira.

Koranaren rankingean, bigarren euskarririk inportanteena da, otoitza (salat) eta gero.[3]

Zakaten bilketa herrialde musulmanetan

Norbaiten ondasunetan oinarrituta,[4] benetako zerga bat da.[5]Hona hemen zakaten bilketa-egoera herrialde musulmanetan, 2010. urtean:[6]

HerrialdeaEgoera
 AfganistanEstatuak ez du biltzen
 AljeriaEstatuak ez du biltzen
 Arabiar Emirerri BatuakBorondatezkoa
 AzerbaijanEstatuak ez du biltzen
 BahrainBorondatezkoa
 BangladeshBorondatezkoa
 Burkina FasoEstatuak ez du biltzen
 EgiptoBorondatezkoa
 GambiaEstatuak ez du biltzen
 GineaEstatuak ez du biltzen
 IndonesiaBorondatezkoa
 IranBorondatezkoa
 IrakEstatuak ez du biltzen
 JordaniaBorondatezkoa
 KazakhstanEstatuak ez du biltzen
 KuwaitBorondatezkoa
 LibanoBorondatezkoa
 LibiaDerrigorrezkoa
 MalaysiaDerrigorrezkoa
 MaldivakBorondatezkoa
 MaliEstatuak ez du biltzen
 MauritaniaEstatuak ez du biltzen
 MarokoEstatuak ez du biltzen
 NigerEstatuak ez du biltzen
 NigeriaEstatuak ez du biltzen
 OmanEstatuak ez du biltzen
 PakistanDerrigorrezkoa
 QatarEstatuak ez du biltzen
 Saudi ArabiaDerrigorrezkoa
 SenegalEstatuak ez du biltzen
 Sierra LeonaEstatuak ez du biltzen
 SomaliaEstatuak ez du biltzen
 SudanDerrigorrezkoa
 SiriaEstatuak ez du biltzen
 TajikistanEstatuak ez du biltzen
 TxadEstatuak ez du biltzen
 TunisiaEstatuak ez du biltzen
 TurkiaEstatuak ez du biltzen
 TurkmenistanEstatuak ez du biltzen
 UzbekistanEstatuak ez du biltzen
 YemenDerrigorrezkoa

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zakat