Zalama

Euskal Herriko mendia

Zalama[1] mendia Ordunteko mendilerroaren mendebaldeko muturrean dago, eta Kantabria, Burgos eta Bizkaia arteko muga markatzen du.

Zalama
Datu orokorrak
Garaiera1.336 m
Prominentzia418 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°08′06″N 3°24′50″W / 43.135°N 3.414°W / 43.135; -3.414
MendikateaOrdunte-Mesada mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaLos Tornosetik

1.336 metrorekin Bizkaiko hirugarren mendirik altuena da, Gorbeia eta Aldamin aurretik eta Anboto atzetik dituela. Enkarterriko tontorrik garaiena da halaber, gainetik eskualdearen ikuspegi bikaina dagoelarik.

Eusko Jaurlaritzak parke eoliko bat eraiki nahi izan zuen Zalama mendia eta Ordunte bitartean, baina Karrantzako herritarren aurkako iritzia dela eta, bertan behera geratu zen.

Karrantzako ibarraren hego-mendebaldean kokatuta dago.

Abiapuntuak

  • Los Tornos mendatetik (Ordu 1 15 min.).
  • Aguera de Montijatik (Ordu 1 45 min.).
  • Lanzas Agudasetik (2 ord. 30 min.).
  • Campo Calerotik (3 ord.).

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa