Zedro

Zedroak pinazeoen familiako eta Cedrus generoko hosto iraunkorreko zuhaitzak dira. Faszikuluetan elkartutako orratzen formako hostoak eta faszikulu horiexen erdian hazten diren kono arrak ditu. Zuhaitz handia da, kopa koniko edo bertikalekoa, zur usaintsuzkoa, parkeetako ornamentaziorako oso erabiliak. Distribuzio disjuntua daukate: Afrikako iparraldean, Ekialde Hurbilean eta Himalaian.

Zedro
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPinopsida
OrdenaPinales
FamiliaPinaceae
SubfamiliaAbietoideae
Generoa Cedrus
Duham
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakcedar root (en) Itzuli, cedar bark (en) Itzuli eta cedar wood (en) Itzuli

Zedro hitza latinezko «cedrus» hitzetik dator, eta hori grezierazko κέδρος (kedros) hitzetik zetorrena, ipurua izendatzeko ere erabiltzen zena.

Zedroa Libanoren zuhaitz nazionala da, eta herrialde horren banderan azaltzen da.

Espezieak

Generoak bost taxon ditu, taxonomiaren ikuspegitik lau espezie ezberdinetan edo bakar baten artean sailkaturik:[1][2][3][4][5][6][7][8][9][10]

Irudi-galeria

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zedro