Ziritza

Nafarroa Garaiko udalerria
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ziritza (argipena)».

Ziritza[3] ([s̻iɾits̻a]) Nafarroako erdialdean dagoen udalerri txikia da, Iruñerrian kokatutakoa. Iruñeko merindadeko herri honek 123 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 16 kilometrora dago.

Ziritza
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Ziritzako bandera
Bandera

Ziritzako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Ciriza
AlkateaMaría Cristina Porrón Goñi
(Txapardia)
Posta kodea31174
INE kodea31075
Herritarraziritzar
Geografia
Koordenatuak42°47′26″N 1°49′36″W / 42.790555555556°N 1.8266666666667°W / 42.790555555556; -1.8266666666667
Azalera4 km²
Garaiera463 metro
Distantzia16 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria158 (2023:  −3)
alt_left 83 (%52,5)(2019) (%45,6) 72 alt_right
Dentsitatea36,66 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 23,05
Ugalkortasuna[1]‰ 35,71
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 19,26 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 18,30 (2018: %8,42)
Ziritza 21-8-4
Ziritza 21-8-4

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñean inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Udalerriaren urrutiko ikuspegia.

Herria Nafarroa erdialdean kokatzen da, Iruñeko merindadearen hego-mendebaldean eta Lizarrako merindadearekin mugan.

Ziritzak Etxaurirekin egiten du muga iparraldean eta ekialdean, Etxarri eta Zabaltzarekin hegoaldean, eta Gesalatz ibarrarekin mendebaldean.

Historia

Erdi Aroko jaurerria, Iruñeko katedralak eta San Joan Ospitaleko ordenak hainbat jabetza izan zituzten Ziritzan. 1388an Karlos III.a erregeak Beltran Enriquez Lakarrari eman zion Ziritzako petxaren gaineko eskubidea.

Etxauri ibarra zeharkatzen duen NA-7010 errepidea Andelos eta Argiñaritz elkartzen zituen galtzada erromatarra izan zela uste da. 1453an Vianako Karlosek jabetza guztiak bereganatu zituen berriro ere. 1630ean jaurerriaren jabea Juan Ziritza zen, Montehermosoko markesa. Ziritzaz gain Etxarriko jaurerriarekin jabe ere bazen. Herria alkate batek zuzentzen zuen, eta lege zibila betetzearen ardura zeukan. Elizako bikarioa Orreagako kabildoak izendatzen zuen.

XIX. mendearen erdialdera arte, Ziritza Etxauri ibarreko herria izan zen, nahiz eta Nafarroako beste jaurerriek baino autonomia handiagoa izan. Hasiera batean eginiko eraberritze administratiboan Otazuko auzoa izan bazen ere, 1846an udalerri independente bihurtu zen.

1850ean herriko eskolako maisuak 416 erreal jasotzen zituen urtero soldata moduan.

Demografia

Ziritzako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,90 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu mistoan dago.[4]

Azpiegitura eta garraioak

La Pamplonesa autobus konpainiak Ziritza Iruñearekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Politika

Udaletxea

Udaletxea XIX. mendean eraikitako elizatik gertu dagoen eraikuntza da. 1982an kanpoaldea eta barrualdea berriztu ziren. Eraikuntzak beheko solairua eta horren gainean harlankaitzezko lehen solairua dauzka. Antzina udaletxearen eraikinean eskola zegoen. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute.

Ziritzako idazkaria Bidaurreta, Etxarri eta Etxauriko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: San Migel kalea, 9

Udal hauteskundeak

Azken agintaldietan Ziritzako alkatea Txapardia herri kandidaturako (CPT) kide bat izan da. 2007an Rafael Gorostidi Urnieta aukeratu zuten eta haren taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Baliogabeko botoak sei izan ziren (emandako boto guztien %10,71) eta boto zuriak hamabi izan ziren (%11,00). Abstentzioa %48,15ekoa izan zen.

Ziritzako Udala (2007)
AlderdiaBotoakAukeratua?
Rafael Gorostidi Urnieta31Bai
Jose Maria Oñati Perez28Bai
Juan Carlos Asnaritz Untzu26Bai
Maria Isabel Sainz de la Higuera Garcia22Bai
Jose Javier Goia Aribe13Bai

2011n ere Txapardia izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra; María Cristina Porrón Goñi hautatu zuten alkate.

Alkateak

Hauek izan dira Ziritzako azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia
19791983
19831987
19871991
19911995
19951999
19992003
Fernando Jose Perez Lastra20032007Independenteak
Rafael Gorostidi Urnieta20072011Candidatura Popular Txapardia
Maria Cristina Porron Goñi20112015Candidatura Popular Txapardia
20152019
Maria Cristina Porron Goñi2019JarduneanCandidatura Arriluze[5]

Jaiak eta ospakizunak

Ziritzako jaiak irailaren 29an ospatzen dira.

Ondasun nabarmenak

San Migel eliza, Erdi Aroko jatorria duen eraikina da. XVI. mendearen lehen erdian berreraiki zuten. Egiturak, nabe bakarra dauka, eta gurutzadura moduan osaturiko bi kapera txiki, eta poligono itxurako aurrealdea. XVII. mendeko erretaula nagusi erromanista du.

Aipagarriak dira baita ere Etxauriko talaiaren gainean den Ama Birjinako ermita, XVI. mendeko Cabo de Armeria jauregia eta XVIII. mendeko etxe armarridunak.[6]

Ziritzar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa