Pierre Lhande
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Beste proiektuetan
Pierre Lhande | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1877ko uztailaren 9a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Atharratze-Sorholüze, 1957ko apirilaren 17a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, idazlea eta apaiza |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Petit Pierre eta Nadi-Preherel |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Pierre Lhande Hegi[1][2] (Baiona, Lapurdi, 1877ko uztailaren 9a - Atharratze, Zuberoa, 1957ko apirilaren 17a) euskal idazlea eta apaiza zen.
Deiturak errakuntza baten ondorioa dirudi; aitaren deitura Basagaitz zen, baina dokumentazioan Allande Atharratzeko haren aitona txistulariaren deitura ageri da eta gero hori Lhande itxuraldatu zuten[3].
Baionan jaio bazen ere, zuberotartzat jo daiteke, han baitzuen familia eta zortzi urterekin aita hil zitzaionean Zalgizeko Apatia etxera amarekin bizi izatera joan zelako. Ama Montevideon jaioa zuen.
Maulen Bigarren Hezkuntzako ikasketak egin eta Baionako Seminario handian sartu zen, baina bota egin zuten, haren kezka nagusia euskara zelakoan. Orduan Rodezen (Okzitania) Jesusen Konpainian sartu zen; kongregazioarekin Belgika (1901), Herbehereak (1903), El Puerto de Santa María eta berriro Belgikan izan ondoren, gero apaiz jesuita bihurtu zen 1910eko abuztuan.
Hondarribian ibili zen; 1922an Espainiatik bota zuten, gobernuak euskaldunekiko zuen jarrera kritikatzeagatik. Paris inguruko langile-herrietan apaiz jardun zen eta 1927an Le Christ dans la banlieue, Enquête sur la vie religieuse dans les milieux ouvriers de la banlieue de Paris liburuki batzuek osatutako obra idazteari ekin zion; horien bidez, katoliko frantsesei Eliza ofiziala eta langile munduaren artean zegoen aldeaz kontzientzia hartzea zuen helburu.
Erlijio katolikoa irratien bidez zabaltzen aitzindaria izan zen:
Atharratzen hil zen 1957an, Saint-Antoine etxean.
Autoritate kontrola |
|
---|