Maule

Zuberoako antzinako udalerria

Maule Zuberoako antzinako udalerri bat da, Zuberoako hiriburu izan zena. 1841eko martxoaren 19an, Lextarrerekin batera Maule-Lextarre udalerria osatu zuen.

Maule
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Zuberoa
UdalerriaMaule-Lextarre
Administrazioa
Posta kodea64130
Herritarramauletar
Ezizenajente txarra eta jente tzar inpartinentak
Geografia
Koordenatuak43°13′26″N 0°53′21″W / 43.2239°N 0.8892°W / 43.2239; -0.8892
Demografia
Artikulu hau Zuberoako antzinako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maule (argipena)».

Toponimia

Frantsesezko toponimoa Mauléon da. "Maule" toponimoa[1] XII. mendeko erdialdean aipatua izan zen (Baionako kartularioa[2]), eta itxura hauek ditu: Malleon (1276, paper gaskoniarrak),lo marcadiu et bastide de Mauleoo (1387, Nabarrengoseko notarioek[3]),Malus-Leo (1454, Baionako kapitulua[4]),Mauleo eta Mauleon de Sole (1460, Ohixen kontratuak[5]) eta, azkenekoz, Mauleon (1650).

Historia

Ingelesen okupazioa

XI. mendean, Zuberoa Akitaniako bizkonderriaren menpe zela.1261an, Edward I.a Ingalaterrakoa, orduan printzea zela, bere indarrak erakutsi nahi eta Zuberoako bizkondeak meneratzera behartu eta bizkonde bihurtu zen. Bere boterea finkatzeko, eskualdean zenbait hiribildu gotortzea eta Atharratzen (egungo Atharratze-Sorholüze) eta Maulen gotorlekuak eraikitzea erabaki zuen. Erdi Aroko harresiak, orain galduta, hiribildua babesten zuen. Barnealdean angeluzuzeneko enparantza handia etxez inguratuta zegoen. Akitania Ingalaterraren agindupean egon zen 1307-1449 artean, Zuberoa barne.

1449 urtean Gaston IV.a Foixkoak herria setiatu eta harrapatu zuen. Hala ere, hogei urte geroago mauletarrak altxatu eta gainditu egin zuten, aske geratuz. XVI. mendean Beltzuntze familia egon zen agintean.

Maule, Zuberoako hiriburua

Mauleko gaztelua.

Paul Raymondek[1] Maule gazteluzainak, erregearen bailego eta Zuberoako administrazioa zituela aipatu zuen.

1790ean, Maule Barkoxe, Domintxaine, Maule, Zünharreta eta Atharratze herriek sortutako kantonamenduaren hiriburu bihurtu zen. Orduko Mauleko Kantonamenduak egungoak dituen udalerriak zituen, Barkoxe, Ospitalepea eta Arrokiaga kenduta eta Doneztebe gehituta.

1841ko martxoaren 19an Maule eta Lextarre herriak batu eta Maule-Lextarre udalerria osatu zuten.

Biztanleriaren bilakaera

Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
8629851.0071.0541.1451.259---
185618611866187218761881188618911896
---------
190119061911192119261931193619461954
---------
196219681975198219901999200920142020
---------

Iturria : Cassini proiektua[6]

Ondasun nabarmenak

Erreferentziak

Kanpo estekak