Donkey Kong, japonieraz ドンキーコング Donkī Kongu, 1981eanNintendo japoniar konpainiak garatu eta argitaratutako arkade bideo-joko bat da. Shigeru Miyamotok diseinatu zuen. Nintendo konpainiaren bideo-joko ospetsuenetakoa da.
Plataforma generoko bideo-jokoa da. Honetan, jokalariak Mario izeneko pertsonaia kontrolatuz Pauline/Lady deritzon eta estualdian dagoen anderea erreskatatu beharko du, horretarako Donkey Kong gorilak bidera jaurtitzen dizkion oztopoen gainetik jauzi egin beharko du.