Edukira joan

Errolan Harria

1°54′51″W / 42.950115°N 1.914295°W / 42.950115; -1.914295
Wikipedia, Entziklopedia askea
Errolan Harria
Kokapena
Errege herriAralarko Errege Sailak
Koordenatuak42°57′00″N 1°54′51″W / 42.950115°N 1.914295°W / 42.950115; -1.914295
Map

Errolan Harria Nafarroako monolito bat da, Aralar mendilerroko Atako haranean dagoena.[1] 1894an aurkitu zuen Juan Iturralde Suitek.[1] Euskal Herrian identifikatutako lehen monolitoetako bat da.[2] Kondairaren arabera Errolanek Aralarko San Migelen santutegia dagoen tokitik Madotz herria suntsitzeko asmoz bota zuen, baina arroparekin trabatuta erdi bidean geratu zen, eta albo batean dituen ildoak Errolanen eskuko hatzen arrastoak dira.[3]

Deskribapenaaldatu iturburu kodea

Monolitoak 1,15 metroko altuera du eta zutik dago. Prisma triangeluar itxura du. Lehen aldeak 0,45-0,50 metroko zabalera du, bigarrenak 0,60-0,80 metro artekoa eta hirugarrenak 0,52 metro ingurukoa. Orientazioa 130 gradukoa da. Inguruko kareharria da.[4]

Monolitoak zazpi marka ditu albo batean. Horietako sei paraleloak dira. Ezkerretik eskuinera jaisten dira eta beren artean 0,02 eta 0,07 metro artean dituzte. Luzeenak 0,30 metroko luzera du eta laburrenak 0,08 metrokoa.[4]

Kondairaaldatu iturburu kodea

Euskal elezaharrak dioenez, Errolanek, Orreagako gudura joan aurretik, Aralarko San Migelen santutegia dagoen tokitik Madotz izeneko herria suntsitu nahi izan zuen. Horretarako, harri handi bat hartu eta jaurti egin zuen, baina ukabila arroparekin trabatu izanak bulkada gutxitu zuenez, harria erdibidean geratu zen, Atako Haranean. Kondairaren arabera Errolan Harriak albo batean dituen ildoak Errolanen eskuko hatzen arrastoak dira.[3]Antzeko kondaira errepikatzen da Urrotz herrian dagoen iruinharri etzandaren inguruan non Eloko Iga mendiko gailurrera igo zen Errolan eta handik harritzar handia botatzeko ahaleginean zebilela, indarra egitean behi-gorotz batekin estropezu egin, irrist egin eta handik bortz kilometrotara dagoen Urrotz herriraino amildu ziren, gizona eta harria, non han dagoen oraindik, bi metro luze eta bat zabal. Kondaira bera Erratzun ere ezaguna da.[5].

Historiaaldatu iturburu kodea

1894an aurkitu zuen Juan Iturralde Suitek, eta 1895eko azaroaren 16an induskatu zuen.[1] Euskal Herrian identifikatutako lehen monolitoetako bat da.

XX. mende amaieran zuhaitz batek bota zuen eta berriz ere zutik jarri zuten.[1]

Erreferentziakaldatu iturburu kodea

Kanpo estekakaldatu iturburu kodea


🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaBerezi:AzkenAldaketakCarles PuigdemontGene SimmonsGonzalo BoyeJean SimmonsEuskaraSarpenXabier García RamsdenEmilia LandaluceKategoria:Txikipedia:BiografiakEuskal HerriaWikipediaISO 4217Gogoaren fenomenologiaKategoria:Leitzako auzoakAtari:Hezkuntza/Lehiaketak/Biografia laburregiakAbenduaren 25Bigarren Mundu GerraLaguntza:Wikipediari buruzTxikipedia:AntibiotikoTtun-ttunTxikipediaAgurtzane ElorriagaGene Simmons (albuma)Joseba Díez AntxustegiWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraNetiporn SanesangkhomLaguntza:SarreraAntzinako GreziaIban BarrenetxeaWikipedia:TxokoaEuskarazko Wikipedia (webgunea)NakbaNagore AranburuDark City (1998ko filma)Txikipedia:Gizateriaren ondare