Eureka! Zientzia Museoa
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Eureka! Zientzia Museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 2001 |
Oharrak | http://www.eurekamuseoa.es/ |
Eureka Zientzia Museoa, Kutxa Fundazioaren gizarte-ekintzakoa, gure gizartearen zerbitzura dagoen kultura- eta hezkuntza-baliabide bat da. Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan kokatua, ingurune natural batean[1].
Eureka! Zientzia Museoa museo interaktibo edo elkarreragilea da; informazioa era ludiko eta irakasgarrian aurkezten da bertan, komunikazio-estilo berriarekin, objektuak manipulatuz eta esperimentuak eginez[2].
Museoak zientziaren eta teknikaren munduari buruzko jardueretan parte hartzeko ingurune suspergarria eskaini nahi du. Zientzia-dibulgaziorako zentroa dela esan daiteke, adin guztietarako egokia, zientzia-printzipioak ulertzeko hezkuntza-programen osagarria, baita familia eta gizabanakoentzako baliabide bat ere beren aisialdirako, garapen pertsonalera zuzendua[2]. 8.000m2-ko azalera hartzen du[3].
Astelehenetik ostiralera 10:00-19:00 (uztaila eta abuztuan 20:00ak arte). Larunbata, igande eta jai egunetan: 11:00-20:00[5]
Autoritate kontrola |
|
---|