90eko hamarkadan El Corazón del Sapo (1991-2000) hard-core militante musika taldeko partaidea izan zen. 2001ean Joseba Ponce-rekin batera Kuraia punk-rock taldea martxan jarri zuten, Galder Izagirre eta Mikel Kazalis-ekin batera. 2007an KOP taldearekin abeslari bezala aritu zen eta Nostrat diska argitaratu. 2009an Estricalla taldea sortu zuen, hardcore-punk erritmoetan murgilduz, bertan Hodei (Erantzun, Humilitate), Erik(Hartzak, Odolaz Blai), Txomin(Kuma No Motor, The Rodeo Idiot Engine) eta Bati(Kloakao, SNFU) bidelagun izan zituelarik. Paraleloan Matxura taldean aritu zen Mikel Kazalis, Aitor Abio eta Txarli Diaz-ekin batera.
2016ena Galder Izagirrerekin batera, Bonberenea Ekintzak-en eskutik "Kamusada&Ordu erdia 51n” argazki eta olerki liburua argitaratu zuen.
2018an elektronika eta elektrikoa nahastuz Zigor DZ-rekin batera ONKI XIN taldea martxan jartzen du "Bizi bagara Erregeen buruak zapaltzeko izango da” diska argitaratuz. 2019an 4 kantu osaturiko "After-egon" maxia argitaratu. Eta 2021an "Hikikomori" diska luzea.
2022an Estricalla taldeko Hodei, Txomin, Erik eta Fer-ek Galder Izagirre bidailagun dutela BAZKA taldea sortu eta "Basoaren Ilunean Dantza" diska grabatzen dute.
«Eromena Abian» Askatu Korapiloa (Esan Ozenki, 2000), DUT.
«Revolución» Facción (Producciones sin con Pasiones, 1999), Facción.
«Santa familia» , «Entre el cerdo y el mono», «Corriendo» y «Cloacas» Entre el cerdo y el mono (Getazo Records, 1999), Monaguillos Sin Fronteras.
«Romanze-Rap» eta «Creyatibidá» Luen d'o Paradiso (Desobediencia, 2000), Mallacán.
«Dios lo quiere», A las cosas por su nombre (Zero Records, 2000), Habeas Corpus.
«A berdadera reboluzion no será pas Telebisada», El Gran Timo de la Aldea Global (Getazo Records, TresXXX, Monotone, 2001), á Monaguillos Sin Fronteras&Nevergood.
«O Mirallo Crebau», «Que no s'amorte la Flama», «Morisquetas Azetas», «Para cuenta con o Can», «Brinca Mesache, Brinca Mesacha» (Desobediencia, 2002), Mallacán.
«Bisai Berriak», (Gazte Topagunea Elorrio, 2002), Berri Txarrak.
"Trilogía del Desencanto.93-94". Olerki liburua 1993/1994. (Distantzia Argitaletxea, 2006)
Prologoa "Rock&Klik" Jon Urbe-Ikor kotx-en argazki liburuan. (Gaztelupeko Hotsak, 2006).
Prologoa "Aprendiendo a volar", argaziak eta irudiak "Afro-Basque fire brigade tour 2007" Fermin Muguruzaren DVD-liburuan, (Talka, 2007)
"Kamusada & Ordu erdia 51n". Galder Izagirrerekin batera argitaratutako argazki eta olerki liburua. (Bonberenea Ekintzak, 2016)
Microipuina "PAOTSA, Ikorkotx lagunen begietan" argazki, marrazki eta hainbat obra ezberdinekin Ikor Kotxen argazkien inguruan argiaratutako liburua. (5Gora, 2017)