Garbiñe Alustiza
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Garbiñe Alustiza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zerain, 1964ko maiatzaren 20a (59 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kirolaria eta irakaslea |
Garbiñe Alustiza Lasa (Zerain, Gipuzkoa, 1964ko maiatzaren 20a) irakaslea eta bolaria da. Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioan Lehenengo emakumezkoa da, bai lehendakaritzan, bai federazioaren zuzendaritza taldean.[1]
Zeraingo Unsulategi baserrian jaio zen. Antonio Alustiza zeraindarraren eta Olaberriko Julita Lasaren alaba da Garbiñe. Itxaro Alustiza du alaba.
Zeraingo eskolan hasi zituen ikasketak eta eskola hura itxi zutenean, Segurara aldatu zen. Ondorengo urratsak Beasaingo Txindoki institutuan eman zituen. Donostiako Elizbarrutiko magisteritza eskolan egin zen maistra. Irakaslea da ogibidez eta Tolosako Felix Samaniego eskola publikoan dihardu lanean.
Etxean gertutik ezagutu zuen bola jokoa, aita (Antonio Alustiza) eta neba (Endika Alustiza) bolari handiak izan baitziren.
2017ko abenduko batzar nagusian lehendakari aldaketa gauzatu zen Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioan. Garbiñe Alustiza Lehenengo emakumezkoa da, bai lehendakaritzan, bai federazioaren zuzendaritza taldean.
Lau urterako agintaldia izaten da. Alustiza zeraindarrak ia 500 kirolariko federazioa gidatzen du.
«480 fitxa daude, eta beti sortzen dira gauzak. Hilean behin egiten dute bilera, sortzen diren arazoez aritzeko».
Federazioak 14.000 euroko diru ekarpena jasotzen du diputaziotik. Ez dauka langilerik, eta zuzendaritzako kide guztiak boluntarioak dira.[1]
Horiez gain, taldekako txapelketa batzuk ere irabazi ditu Zeraingo emakume taldearekin.
Autoritate kontrola |
|
---|