Gonzalo Sobejano
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Gonzalo Sobejano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Murtzia, 1928ko urtarrilaren 10a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | New York, 2019ko apirilaren 10a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, literatura-kritikaria, poeta, prosalaria eta unibertsitateko irakaslea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza |
Gonzalo Sobejano Esteve (Murcia, 1928ko urtarrilaren 10-New York, 2019ko apirilaren 10) idazle espainiarra ezaguna izan zen: poeta, kritiko literarioa eta Literatura irakaslea.
Bere lehenengo ikasketak Murcian egin zituen. Ondoren, Madrilen, gerra ondorengo unibertsitatea ezagutu zuen. Dena dela, garaiko izen handiak izan zituen irakasle moduan: Dámaso Alonso, Rafael Lapesa eta Manuel Muñoz Cortés. Doktoregoa ere Madrilen egin zuen. Ondoren, beka bati esker, Parisera joan zen.
1951an Heidelbergera joan zen. Han bere emaztea izango zen Helga ezagutu zuen. Helga idazlearen laneatan ezinbesteko laguntzailea izan zen. Heidelbergtik Mainzeko Unibertsitatera joan zen eta, geroago, Koloniako Unibertsitatera. 1963an Ameriketako Estatu Batuetan hasi zen irakasten: New Yorkeko Columbia Unibertsitatean, geroago Pittsburgko Unibertsitatean Pennsylvaniako Unibertsitatea Filadelfian, 1986 arte. Azken urte horretan Columbiakora itzuli zen baina katedratiko moduan. Beste unibertsite askoan irakasle gonbidatua bezala ibili zen, bestetik. AEBetako beka ugari lortu zuen, besteak beste, Guggenheim beka eta Pennsylvaniako Unibertsitatea ren Lindback Award for Distinguished Teaching beka.[1]
Literaturan gerraondorengo estetizismotik poesia deserrotura igaro zen. Murciako Polo de medina poesia saria eskuratu zuen.[2]
Liburu eta edizio komentatuen egilea izan zen. Honna hemen bere lan ezagunenak:[3]
Autoritate kontrola |
|
---|