Hunberto I.a, Piemonteko printzea, Turinen jaio zen, Piamonte-Sardinia erresumako hiriburuan. Viktor Emanuel Savoiakoaren eta Maria Adelaida Habsburgo-Lorrenakoaren semea izan zen. Massimo Taparelli, Azeglioko markesa, eta Pasquale Stanislao Mancinik izan zuten Hunberto printzearen heziketaren ardura. 1858tik aurrera, karrera militarrari ekin zion, kapitain mailatik hasita. Italiaren Independentzia Gerretan parte hartu zuen: 1859anSolferinoko guduan egon zen, eta 1866an gertatutako Custozako porrotan dibisio militar baten buru izan zen, nahiz eta borrokan zuzenean ez zuen parte hartu. Azken gudu horretan, soldaduen biziak salbatzeko izan zuen jokabide erabakigarriak entzute handia eman zion[2].