Batzuetan, emaztearen ordez beste emakume batek hartzen du lehen damaren rola. Esaterako, Bolivian, Evo Moralesek irabazi zuenean, ezkondu gabe zegoenez, haren arrebak hartu zuen lehen damaren rola. Eta AEBetan ere, lehendakariaren emazteak rol hori jokatu nahi edo ezin duenean edota lehendakaria alarguna nahiz ezkongabea denean, haren hurbileko ahaidea den beste emakume batek jokatu ohi du rol hori, hala nola arrebak, lehengusinak, alabak edo errainak.
Lehen dama tituluaren antzera, lehen jauna titulua ere erabiltzen da emakumezko lehendakari baten senarra izendatzeko. Adibidez, José María Rico Cueto, haren emazte Laura ChinchillaCosta Ricako lehendakari izan zenean.