Edukira joan

Maialen Chourraut

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maialen Chourraut

Bizitza
JaiotzaLasarte-Oria1983ko martxoaren 8a (41 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaUNED
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkayaklaria
Altuera161 zentimetro
Jasotako sariak

maialenchourraut.com
IMDB: nm5308606 Olympic.org: maialen-chourraut Edit the value on Wikidata

Maialen Chourraut Iurramendi (Lasarte-Oria, 1983ko martxoaren 8a) euskal kirolaria da, ur bizietako kayak (K1) modalitatean aritzen dena. Atletico San Sebastian taldekoa da.

Hiru domina olinpiko lortu ditu bere ibilbidean: brontzea 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, urrea 2016an Rio de Janeiron, eta zilarra Tokion, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan.

Maialen Chourraut lasarteoriatarraren kirol-merituen omenez, Lasarte-Oriako Kiroldegi Munizipalaren izena, “Lasarte-Oriako Maialen Chourraut Kiroldegi Munizipala” izango da.

Ibilbideaaldatu iturburu kodea

Atletico San Sebastian klubean hasi zen piraguismoan 12 urte zituenean. 2000an, Bratislavako Munduko Junior Txapelketan, parte hartu zuen, eta 2001ean, Espainiako selekzio nagusian sartu zuten. 2004an, 23 urtez azpiko Europako txapeldunorde atera zen. 2008an, Beijingo Olinpiar Jokoetan, 16. postua lortu zuen.[1] 2009ko Munduko Txapelketan bigarren eta 2011koan hirugarren gelditu ostean, 2012an Cardiffen eta Pauen jokatutako Munduko Kopako probetan nagusitu zen[2] eta Londresko Olinpiar Jokoetan bere ibilbideko arrakasta handienetako bat erdietsi zuen: brontzezko domina.[3]

2013an, lehiaketetatik at egon zen, ama izan zelako. 2014an, Europako txapeldunorde izan zen taldekako K-1 Eslalomean, eta La Seu d'Urgelleko Munduko Kopako proba irabazi zuen. 2015ean, Markkleebergen jokatutako Europako Txapelketan urrezko domina kolkoratu zuen.[1]

2016an, azkenik Rioko Olinpiar Jokoetan, urrezko domina erdietsi zuen arrakasta handiz. Chourrautena izan zen inoiz euskal emakume batek bakarka lortu zuen lehen urrezko domina.[4]

2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan, zilarrezko domina lortu du, hark amesten zuen moduan.[5][6][7]

2023. urteko denboraldiaren hastapenetan, ahaztua du 2022an sorbaldan egindako ebakuntza; irailean izango du 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetarako mugarri nagusia: Munduko Txapelketa, Londresen. Sailkatuz gero, Pariskoak laugarrenak lituzke. Gainera, "asko motibatzen du Jokoetan bi modalitatetan lehiatu ahal izateak". [8]

Emaitzakaldatu iturburu kodea

Olinpiar Jokoak
UrteaLekuaDominaProba
2008 Beijing (Txina)16.aK1 bakarkakoa
2012Londres

Erresuma Batua Erresuma Batua

3. postua, brontzezko dominaK1 bakarkakoa
2016Rio de Janeiro ( Brasil)1. postua, urrezko dominaK1 bakarkakoa
2020Tokio ( Japonia)2. lekua, zilarrezko dominaK1 bakarkakoa
Munduko Txapelketak
UrteaLekuaDominaProba
2007Foz do Iguaçu ( Brasil)14.aK1 bakarkakoa
2007Foz do Iguaçu ( Brasil)7.aK1 taldeka
2009La Seu d'Urgell (Katalunia Katalunia)2. lekua, zilarrezko dominaK1 bakarkakoa
2009La Seu d'Urgell (Katalunia Katalunia)11.aK1 taldeka
2011Bratislava (Eslovakia Eslovakia)3. postua, brontzezko dominaK1 bakarkakoa
2015Londres (Erresuma Batua Erresuma Batua)5.aK1 bakarkakoa
2015Londres (Erresuma Batua Erresuma Batua)9.aK1 taldeka

Erreferentziakaldatu iturburu kodea

Kanpo estekakaldatu iturburu kodea

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maialen Chourraut Aldatu lotura Wikidatan
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna