John, Prince of Asturias (en) (1497koapirilaren 3a(egutegi gregorianoa) - 1497kourriaren 4a) Philibert II, Duke of Savoy (en) (1501 (egutegi gregorianoa) -
Arras itunaren arabera (1482), Margarita 1483an Frantziako “delfinarekin” konprometitua egon zen, ondoren Karlos VIII Frantziakoarekin. Herrialde haietara bidali zuten Luis XI erregearen ardurapean.
Margarita hamar urtez Frantzian bizi izan zen, bertan lehenengo titulua “delfin” bezala izan zuen, ondoren Frantziako gortean eta kronika garaikideetan, Frantziako erregina gisa baina ez zen inoiz Kalor VIII.rekin ezkondu.. 1493an, Karlos VIII Arras itunari uko egin zion eta beste emakume batekin ezkondu zen, Ana Bretainiakoarekin, ondorioz Margarita bere aitarekin bueltatu zen.
1497an, Margarita Juan Aragoi eta Gaztelakoa ezkondu zen (1478-1497), Errege katolikoen oinordeko seme bakarra zena.
Hau, sei hilabete beranduago hil egin zen, Margarita haurdun zegoela. Hain triste zegoen bere alaba goiztiarra hilda jaio zela. 1501an Filiberto II Saboyako dukarekin ezkondu zen (1480-1504), ez zuten seme-alabarik izan. Hiru urte beranduago hil egin zen. Margarita beste gizon batzuekin elkartzea pentsatu zuten, (Henrike VII.a Ingalaterrakoa, Isabel Yorkekoaren alarguna zena). Berak uko egin zion berriro ezkontzeari, garai horren inguruan bere anaia Felipe ederra zena oso gazte hil egin zen. Ondorioz bere aitak Herbehereetako erregeordetza eskaini zion (1507-1515) eta bere ilobaren tutoretza, beranduago Karlos V.a izango zena. Baita ere bere anai-arrebena; Leonor, Isabel eta Maria bere anaiaren ohorean.
Margarita, zuhurtzia eta jakinduriarekin zuzendu zuen Herbeheretan, bere aitaren bitartekari gisa. Ingalaterrarekin itun bat negoziatu zuen, non bertan oihal flamenkoen merkataritzari fabore egiten zion. Baita ere Cambraiko ligan parte hartu zuen (1508).
1515ean, Karlos V bere influentziaren aurka jarki zen, beranduago Karlos V.an Margarita aholkulari on bezala ezagutu zuen. 1519an bere postua hartu zuen aldizka hau hil harte. Berak negoziatu zuen Luisa Saboyakoarekin Cambraiko Bakea1529an.[3]
Margarita Austriakoa Malinasen hil zen, Karlos V eta I Espainiakoa oinordeko bakarra eta unibertsala deklaratu eta gero. Brouko monasterioan lurperatuta dago.
Bere garaian, Europako erregetasunetatuti, Ana Bretainiakoa, Luisa Saboyakoa eta Katalina Aragoikoarekin batera emakume adimenduenetako bat ikontsiderazen.