Edukira joan

Piarres Ihartze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Piarres Ihartze
Bizitza
JaiotzaHazparne, 1765
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza1843 (77/78 urte)
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Piarres Ihartze Bidassouetfrantsesezko grafian, Pierre d'Iharce de Bidassouet— (Hazparne, Lapurdi, 17651843) apaiz katolikoa eta frantsesezko idazlea izan zen.

Bizitzaaldatu iturburu kodea

Filosofia eta teologiako ikasketak egin ondoren, apaizgaitegia utzi behar izan zuen 1790ean. Hazparnera itzulirik, frantsesez metodo bat idatzi zuen haurrek latinez eta euskaraz idazten ikas zezaten. Apaiz egin zen 1792an, eta Hego Euskal Herrira igaro zen, frantses iraultzaileengandik ihesi. 1794an, Galiziako Compostelako Donejakuera joan zen, eta lurralde haietan egon zen zazpi urtez.

Lanakaldatu iturburu kodea

Oso ezaguna da 1825ean Parisen argitara eman zuen obra: Histoire de Cantabres ou des prémiers colons de toute l'Europe, avec celle des Basques, leur descendents directs, qui existent encore, et leur langue asiatique-basque, traduite et réduite aux principes de la langue française. Harenak dira, halaber, Lettre d'un ecclésiastique du Diocèse de Bayonne à son Evêque (1833), Recherches sur l'origine véritable et réelle des Escu-alde-duns, par syncope Escualduns, anciennement Guiçons (hommes) cantabres et aujourd'hui généralement Basque français, espagnoles (1834) eta Aventures piquantes de M. l'abbé d'Iharce de Bidassouet, écrites par un de ses éleves (1835) idazkiak.

Erreferentziakaldatu iturburu kodea

🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna