Saturnino Legarda
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Saturnino Legarda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Legarda, 1896ko irailaren 28a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1970eko irailaren 3a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | klerikoa, organista eta musikagilea |
Saturnino Legarda (Legarda, 1896ko irailaren 28a - Iruñea, 1970eko irailaren 3a) nafar elizgizona, organista eta musikagilea izan zen.
Iruñean eta Donostian egin zituen organo, harmonia, kontrapuntu eta fuga ikasketak. 1913. urtean, kaputxinoen ordenan sartu zen, eta 7 urte geroago, apaiz egin zen. 1923. urtean, Buenos Airesera jo zuen, eta 40 urte eman zituen bertan. Stravinski, Respighi, Casella, Malipiero, Ravel, Perosi eta, batez ere, Manuel de Falla musikagile handiekin harreman estuak izan zituen. Mezak, ofizioak eta hil-otoitzak idatzi zituen, batez ere.