1. FC Köln

1. FC Köln (izen osoa 1. Fußball-Club Köln 01/07 e. V.) Alemaniako futbol taldea da, Kolonia hirikoa.Bundesligako etxeko partidak RheinEnergieStadion estadioan jokatu ohi ditu.

1. FC Köln
Ezizena(k)Die Geißböcke (ahuntzak)
Sorrera1948
Futbol zelaiaRheinEnergieStadion
edukiera: 50.000 lagun
inaugurazioa: 1923
PresidenteaAlemania Werner Wolf
EntrenatzaileaAlemania Steffen Baumgart
LigaBundesliga
2022-2311.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Dinamoren aurkako partida.

Historia

1948ko otsailaren 13an, sortu zen Kölner Ballspiel-Club 1901 eta SpVgg Sülz 07 futbol taldeak elkartzean. Eskualdeko liga hainbatetan irabazi zuen, eta Alemaniako txapelketa ere bai 1962an. 1963/19664 denboraldian jokaturiko Bundesligaren lehen edizioan, txapeldun izan zen. Urterik onena 1978an bizi izan zuen, bere bigarren liga eta hirugarren kopa irabazi baitzituen. 1986an, UEFA Kopako finalista izan zen.

Azken urteetan lehen mailaren eta bigarren mailaren artean ibili denez, "yo-yo taldea" ezizena eman zaio. 2012an 17. bukatu zuen, eta bigarren mailara jaitsi zen. 2014an itzuli zen goren mailara.

Uniformea

Kolore gorria eta zuria konbinatzen ditu ekipamenduan.

 
2016-2017
 
2017-2018
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022

Palmaresa

Alemanian: 7

Nazio artean: 0

UEFA Kopa

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1986

Euskal taldeen aurkako partidak

FC Köln-ek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

DenboraldiaTxapelketaFaseaEtxekoaEmaitzaKanpokoa
1988-89UEFA KopaFinal zortzirenakReal Sociedad
Köln
1-0
2-2
Köln
Real Sociedad


Kanpo estekak


2022-23ko Alemaniako Bundesliga
Augsburg | Bayer Leverkusen | Bayern Munich | Bochum | Borussia Dortmund | Borussia Mönchengladbach | Eintracht Frankfurt | Friburgo | Hertha Berlin | Hoffenheim | Köln | Leipzig | Mainz | Schalke 04 | Stuttgart | Union Berlin | Werder Bremen | Wolfsburg