Eintracht Frankfurt

Eintracht Frankfurt (izen ososa Sportgemeinde Eintracht Frankfurt (FFV) von 1899) Alemaniako futbol talde ospetsuenetakoa da. Frankfurteko taldeak Alemaniako Liga eta Kopak irabazteaz gain UEFA Kopa bat ere irabazia badu. Eintracht izenak "laguntasuna" esan nahi du. Bere etxeko partiduak Deutsche Bank Park estadioan jokatu ohi ditu.

Eintracht Frankfurt
Ezizena(k)Die Adler (Arranoak)
Sorrera1899
Futbol zelaiaDeutsche Bank Park
edukiera: 58.000 lagun
inaugurazioa: 1925
PresidenteaAlemania Mathias Beck
EntrenatzaileaAlemania Dino Toppmöller
LigaBundesliga
2022-237.a
Webguneawww.eintracht.de
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak
FC Utrechten aurkako partida, 1980an.

Historia

1899an bi talde sortu ziren Frankfurten, Frankfurter Fußball-Club Viktoria von 1899 eta Frankfurter Fußball-Club Kickers von 1899 eta biek bat egin zuten 1911ean Frankfurter Fußball Verein (Kickers-Viktoria) sortuz. Hurrengo hiru urteetan iparraldeko liga irabazi zuen taldeak. 1920an beste bi taldek egin zuten bat, Frankfurter FV eta Frankfurter Turngemeinde von 1861 taldeek, eta talde berriari TuS Eintracht Frankfurt von 1861 izena jarriz.

Ordurarte talde guztiak futbol eta gimnasia taldeak ziren baina 1937an federazioak banatu egin ziren eta Turngemeinde Eintracht Frankfurt von 1861 (gimnasia) eta Sportgemeinde Eintracht Frankfurt (FFV) von 1899 (futbol) taldeek bide berriak hasi zituzten.

Gerra ondoren 1959an iritsi zen lehenengo titulua, Liga irabaztea lortu baitzuen. 1960an Europako Kopako finalera iritsi zen eta Real Madriden aurka galdu zuen. 1964ean Bundesliga sortu zen. Eintrachtek 1996 arte beti lehen mailan jokatu izan zuen (bost aldiz hirugarren eginez) baina ordutik aurrera lehen eta bigarren mailaren artean aritu da. Liga berririk irabazi ez duen arren baditu lau Kopa eskuratuak 70ko eta 80ko hamarkadetan. Europan ere titulu bat lortu zuen, 1980ko UEFA Kopa hain zuzen ere.

2016an 16. postuan gelditu zen eta jeitsiera play-offak jokatu zituen. Hurrengo bi urtetan Kopako finalera iritsi da eta 2018an txapelduna izan zen. 2022an bigarren aldiz eskuratu zuen UEFA Europa League txapelketa, finalean Glasgow Rangers penalti jaurtiketatan garaitu ondoren.

Uniformea

Eintracht Frankfurt taldearen koloreak berau sortu zuten bi taldeek erabiltzen zituztenak dira, Frankfurter FC Viktoria (gorria eta zuria) eta Frankfurter FC Kickers (beltza eta zuria). Historikoki kolore gorria eta beltza erabili izan ditu nagusiki, baina 2016-17 eta 2017-18 denboraldietan kolore nabarmenena zuria izan zen.

 
2016-2017
 
2017-2018
 
2018-2019
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022
 
2022-2023
 
2023-2024

Palmaresa

Alemanian: 6

Nazioartean: 4

2023/2024 denboraldiko taldea

ZenbakiaIzenaJaiotze dataNazionalitatea
Atezainak
1Kevin Trapp1990-07-08  Alemania
33Jens Grahl1988-09-22  Alemania
40Kauã Santos2003-04-11  Brasil
41Simon Simoni2004-07-14  Albania
Atzelariak
3Willian Pacho2001-10-16  Ekuador
4Robin Koch1996-07-17  Alemania
5Hrvoje Smolčić2000-08-17  Kroazia
18Almamy Touré1996-04-28  Mali
22Timothy Chandler1990-03-29  Ameriketako Estatu Batuak
24Aurélio Buta1997-02-10  Portugal
29Niels Nkounkou2000-11-01  Frantzia
31Philipp Max1993-09-30  Alemania
34Nnamdi Collins2004-01-10  Alemania
35Tuta1999-07-04  Brasil
44Davis Bautista2005-02-16  Ekuador
46Dario Gebuhr2003-05-06  Alemania
47Elias Baum2005-10-26  Alemania
Erdilariak
8Farès Chaïbi2002-11-28  Aljeria
16Hugo Larsson2004-06-27  Suedia
17Sebastian Rode1990-10-11  Alemania
19Jean-Mattéo Bahoya2005-05-07  Frantzia
20Makoto Hasebe1984-01-18  Japonia
26Éric Junior Dina Ebimbe2000-11-21  Frantzia
27Mario Götze1992-06-03  Alemania
36Ansgar Knauff2002-01-10  Alemania
37Sidney Raebiger2005-04-17  Alemania
45Mehdi Loune2004-05-14  Alemania
49Harpreet Ghotra2003-01-17  Alemania
?Nnamdi Collins2004-01-10  Alemania
Aurrelariak
7Omar Marmoush1999-02-07  Egipto
9Saša Kalajdžić1997-07-07  Austria
11Hugo Ekitike2002-06-20  Frantzia
43Noel Futkeu2003-12-06  Alemania
48Nacho Ferri2004-10-05  Espainia
  • Entrenatzaileak: Dino Toppmöller.

Euskal taldeen aurkako partidak

Eintrachtek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

DenboraldiaTxapelketaFaseaEtxekoaEmaitzaKanpokoa
1968/1969Ferien KopaFinal zortzirenakAthletic
Eintracht
1-0
1-1
Eintracht
Athletic

Kanpo estekak


2022-23ko Alemaniako Bundesliga
Augsburg | Bayer Leverkusen | Bayern Munich | Bochum | Borussia Dortmund | Borussia Mönchengladbach | Eintracht Frankfurt | Friburgo | Hertha Berlin | Hoffenheim | Köln | Leipzig | Mainz | Schalke 04 | Stuttgart | Union Berlin | Werder Bremen | Wolfsburg