1817ko Errioxako lurrikara

1817ko Errioxako lurrikara urte hartako martxoaren 18an Arnedoko eskualdea astindu zuen lurrikara izan zen, hurrengo hilabeteetan 16 erreplika izan zituena.[1]

1817ko Errioxako lurrikara
Irudia
Map
Motalurrikara
Data1817ko martxoaren 18a
HerrialdeaEspainia

Martxoaren 18ko sismoa iparraldeko Iberiar penintsula osotik nabari zuten: Pirinioetan, Bearnotik Santanderraino, Katalunian (Tarragonan), Aragoin, Madrilen eta Gaztelan (Palentzian, Toledon edo Cuencan). Mercalli eskalan VIII (Suntsitzailea) sailkatu zuten, eskualdean azken mendeetan izandako larriena izanda.[2][3] Herririk kaltetuenak Préjano, Arnedo eta Arnedillo izan ziren, non zenbait eraikin erori ziren eta gutxienez lagun bat hil zen.

Gertakariak

1817ko martxoaren 18a, San Jose eguna, asteartea zen. Herri ezberdinetako erlojuak sinkronizaturik ez zeudenez, ordua herriz herri aldatzen da eta orduko berriek goizeko 10:30 eta 10:45 artean izan zela zioten: zarata "beldurgarriak", eraikinetan pitzadurak eragin zituzten mugimenduak, tximinien erorketak, lubiziak, horma eroriak eta, kasu batzuetan, eraikin osoen eroriak izan ziren. Eskualdeko auzokoak etxetik irten eta lur zabalera joan ziren. Egun horretako goizeko 11:00tan erreplika bat sentitu zuten.

1846ko Diccionario geográfico-histórico de España hiztegiaren II. atalean, Arnedilloren sarreran horrela diote: "1817. urteko martxoaren 18 egunean, eguerdia baino pixka bat aurrerago, herri honek lurrikara ikaragarria jasan zuen: menditik haitz handiak erauzi ziren; Valladoliden ere nabari zuten."[4]

Hurrengo hiru hilabetetan gutxienez 16 erreplika erregistratu zituzten.

Ondorioak

  • Arnedon zenbait etxe eraitsi egin ziren. Vicoko Gure Amaren monasterioa zeharo kalteturik izan zen eta bere monjeei eman behar zaie ostatu. Pitzadurak oraindik ikusgai daude. Santa Eulaliaren eliza kaltetua izan zen oso eta lurrikarak Santo Tomasen elizaren dorrea desberdindu zuen.
  • Préjanon etxe gehienak ez ziren bertan bizitzeko egokiak izan (200tik 16 baino ezin zuten berriro erabili). Ubideko Kristoaren baseliza erortzeko zorian zegoen. 1846ko Diccionario Geográfico-Histórico de España «[Préjano]k 1818ko lurrikaretan[sic] kalte handiak jasan zituen, parrokia biak kalte handiak izan zituzten zolaketan eta San Miguel dorrera erori zen.» esaten du.[4]
  • Arnedillon ere zenbait etxe eraitsi egin ziren, gertuko mendietatik harkaitzak erori ziren eta bainuetxeak kalte handiak izan zituen eta ur-termalek sortzeari utzi zuten (ekainera arte ez ziren berriro irten). Lur-zoruan hainbat pitzadura atera eta bertokoek herritik alde egin zuten beldurraren beldurrez.
  • Calahorran, jasandako pitzadurak zirela eta, katedrala itxi egin zuten. Cidacosen gaineko zubiak eta karmeldarren komentuak ere kalte handiak izan zituzten.
  • Ausejon elizako hormetatik harlanduak erori eta emakume bat hil zen. 1846ko Diccionario.. honela dio: «muinoaren tontorrean gaztelu bat zuen, egun honetan [1846 inguru] eraisteko lanak amaitzen ari dira, 1817. urteko Arnedilloko lurrikarak elizan egindako kalteak konpontzeko».[4]
  • Logroñon zenbait eraikin arrailak izan zituzten. Elizak nabarmen kaltetuak izan ziren: Santiagoren elizaren gangatik harlanduak eta igeltsu asko erori ziren; Redondak bere kaperetako bat galdu zuen.

Nafarroa Garaian (Milagron eta Corellan batez ere) lurrikara nabarmena ere izan zen.

Intentsitatea

Tokiko agiriak ikertu ondoren, Carlos Martín Escorzak (Espainiako Natura Zientzien Museo Nazionala, CSIC) Mercalli eskalan honako intentsitatea proposatzen du herri bakoitzean:[5]

HerriaIntentsitatea
ArnedoVIII
PréjanoVIII
ArnedilloVII
CalahorraV
AusejoV
LogroñoV
AlbarracínIV
ArguedasIII
MarkiaIII
Torrecilla en CamerosIII
UrduñaIII
Santo Domingo de la CalzadaIII
IruñeaIII
PaueII
Ogenne-CamptortII
VielleségureII
Oloroe-DonamariaII
BaionaII
SantanderII
PalentziaII
MadrilII
ZaragozaII
CuencaI
BartzelonaI
LleidaI

Erreferentziak

Kanpo estekak