1887ko Home Nations Txapelketa

1887ko Home Nations Txapelketa Errugbi txapelketa honen bosgarren ekitaldia izan zen. 1887ko urtarrilaren 8an hasi eta martxoaren 12an bukatu zen. Eskoziak lehenengo txapelketa eskuratu zuen[1].

1887ko Home Nations Txapelketa
Datak1887ko urtarrilaren 8tik
martxoaren 12ra
TxapeldunaEskozia Eskozia (1.a)
Partida kop.6
Puntu gehienEskozia Berry (4)
Entsegu gehienEskozia George Campbell Lindsay (5)
1886
1888

Txapelketa

Puntuazio sistema

Sarturiko "goal"-ak hartzen ziren kontutan, dela entseguen gauzatzea, dropa edo zigor kolpea. "Goal"-ik sartu ezean eginiko entseguak erabili ziren partidako irabazklea izendatzeko. Entsegurik ez egotekotan partiduaren emaitza berdinketa izan zen.

Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.

Historia

Aurreko edizioan Ingalaterrarekin garaipena elkarbanatu ondoren Eskoziak aurreneko txapelketa lortu zuen. Galesen aurkako partidan George Campbell Lindsayk bost entsegu egin zituen, oraindik gainditu ez den errekorra da. Ingalaterrak partida bakar bat irabazi gabe azken postuan amaitu zuen.

Sailkapena

1887ko Home Nations Txapelketa
TaldeaPuntuakJokatuakIrabaziakBerdinduakGalduakAldeAurkaDiferentzia
1 Eskozia5321060+6
2 Gales3311114-3
3 Irlanda2310223-1
3 Ingalaterra2302102-2

Partidak

EgunaEtxekoaEmaitzaKanpokoaEgoitza
1887-1-8 Gales0 - 0 IngalaterraLlanelli
1887-2-5 Irlanda2 - 0 IngalaterraDublin
1887-2-19 Irlanda0 - 2 EskoziaBelfast
1887-2-26 Eskozia4 - 0 GalesEdinburgo
1887-3-5 Ingalaterra(1T) 0 - 0 (1T) EskoziaManchester
1887-3-12 Gales1 - 0 IrlandaBirkenhead

Sariak

SariaTaldea
Home Nations Txapelketa Eskozia
Koroa hirukoitzaez
Kalkuta Kopaberdinketa

Palmaresa

1887 arteko bakarkako garaipenak.

#TaldeaGaraipenak
1 Ingalaterra2
2 Eskozia1
3 Gales0
3 Irlanda0

Erreferentziak

Kanpo estekak