Eskoziako errugbi selekzioa

Eskoziako errugbi selekzioa Eskoziaren ordezkaria da gizonezkoen errugbi partida ofizialetan, Scottish Rugby Union-ek kudeaturik. Urtero Sei Nazioen Txapelketan parte hartzen du. Lehia handia du Ingalaterrako errugbi selekzioarekin, Auld Enemy ("Etsai Zaharra"). Sei Nazioen Txapelketaren barnean Kalkuta Kopa ematen zaio bien arteko partidaren garaileari. 1989tik aurrera, Eskoziaren eta Irlandaren arteko partidako garaileari Centenary Quaich saria ematen zaio. 10 aldiz hartu du parte Munduko Errugbi Kopan, eta 1991n lortu zuen posturik hoberena: laugarrena.[1]

Eskoziako errugbi selekzioa
IzengoitiaKarduaren hamabostekoa
ElkarteaScottish Rugby Football Union
EstadioaMurrayfield, Edinburgh (67.500)
HautatzaileaEskozia Gregor Townsend
KapitainaEskozia Jamie Ritchie
Partida gehienRoss Ford (110)
Puntu gehienChris Paterson (809)
Entsegu gehienStuart Hogg (27)
taldearen koloreaktaldearen koloreaktaldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Lehenbizikoa
taldearen koloreaktaldearen koloreaktaldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Bigarrena
Lehenbiziko partida
(baita munduko lehena ere)
Eskozia Eskozia 4-1 Ingalaterra Ingalaterra
Edinburgo, 1871ko martxoak 27
Garaipenik handiena
Eskozia Eskozia 100-8 Japonia Japonia
2004ko azaroak 13
Porrotik handiena
Hegoafrika Hegoafrika 68-10 Eskozia Eskozia
Edinburgo, 1997ko abenduak 6
Munduko Errugbi Kopa
Parte hartzeak10 (aurrenekoa 1987an)
Posturik onena4.a (1991)
Sei Nazioen Txapelketa
Parte hartzeak128
Posturik onena22 garaipen (3 Slam Nagusi)

Historia

Sorrera eta "urrezko aroa"

Eskoziar errugbiaren historia 1871an hasi zen, Raeburn Place-n (Edinburgh) jokatu zen lehendabiziko errugbi partidan Ingalaterrari irabazi zionean. 1882an Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Irlanda elkartu ziren eta beraien arteko txapelketa jokatzea erabaki zuten, urtero jokatuko zena. Home Nations txapelketa abiatu zen. 1910 arte iraun zuen lau herrialdeen arteko txapelketak eta Eskozia izan zen garaipen gehien eskuratu zituena, 11 txapelketa hain zuzen ere.

Gerra arteko garai oparoa

1920ko hamarkadan bost garaipen lortu zituen, baina hauetatik hiru elkarbanaturikoak izan ziren. 1925 urtea bereziki bikaina izan zen, bere aurreneko Slam nagusia lortu baitzuen txapelketako partida guztiak irabaziz. Bigarren Mundu Gerraren aurretik beste bi txapelketa ere eskuratu zituen, 1933 eta 1938an.

Lehorte luzea (1938-1984)

Bigarren Mundu Gerraren ondoren Eskoziaren maila nabarmen apaldu zen. Elkarbanaturiko bi garaipen baino ez ditu, 1964 eta 1973an. Eskoziarren errugbirako zaletasuna ez zen ordea txikitu. 1975eko martxoaren 1ean 104.000 ikusle bildu ziren Murrayfield Stadiumean Galesen aurkako 12-10 garaipena ikusteko, ikusle kopuruaren errekor historikoa ezarriz.

Azken hamarkadak

Eskoziako taldea 2007an.
Eskoziako taldea 2017an.

1980an Jim Telfer entrenatzailea fitxatu zuen eta 1999 arte iraun zuen karguan. 20 urte horietan hiru aldiz irabazi zuen Bost Nazioen Txapelketa, eta hiru horietatik bitan Slam Nagusia ere eskuratu zuen, 1984 eta 1999an hain zuzen ere. 1989an Irlandaren aurkako partidan Centenary Quaich saria banatzen hasi ziren. Lehenengo hamar ekitaldietan Eskoziak eraman zuen saria baina gaur egun biak garaipenetan berdindu antzera daude.

1987an Munduko Errugbi Txapelketa abiatu zen. Eskoziak ekitaldi guztietan hartu du parte baina ez du emaitza aipagarririk lortu. 1991an final erdietara iritsi zen eta laugarren postua eskuratu zuen.

Uniformea

 
1871
 
1999-01
 
2001
 
2003
 
2007
 
2012-2013
 
2014
 
2015-2016
 
2017
 
2018
 
2019
 
2020
 
2022

Palmaresa

Munduko Errugbi Kopa

Munduko Errugbi Kopa
UrteaPostuaJIBGATKT
1987Final laurdenak421113899
1991Laugarrena640216264
1995Final laurdenak420217975
1999Final laurdenak5302173108
2003Final laurdenak5302118130
2007Final laurdenak530212985
2011Multzo fasea42027359
2015Final laurdenak5302170128
2019Multzo fasea420211955
2023Multzo fasea420214671
2027
Denera46261191407874
     Irabazlea       Finalista       Hirugarrena       Laugarrena

Sei Nazioen Txapelketa

 
Ingalaterra

Frantzia

Irlanda

Italia

Eskozia

Gales
Parte-hartzeak1289513025130130
Bakarkako garaipenak (garaipen partekatuak)
Home Nations5 (4)4 (3)9 (2)7 (3)
Bost Nazioak17 (6)12 (8)6 (5)5 (6)15 (8)
Sei Nazioak765006
Denera29 (10)18 (8)16 (8)0 (0)14 (8)28 (11)
Slam Nagusiak
Home Nations2[oh 1]
Bost Nazioak116136
Sei Nazioak243004
Denera131040312
Koroa hirukoitzak
Home Nations5276
Bost Nazioak164311
Sei Nazioak5705
Denera26131022
Zurezko koilarak
Home Nations71056
Bost Nazioak1012151510
Sei Nazioak0101842
Denera171325182418


  • Txapelduna (14): 1887, 1891, 1895, 1901, 1903, 1904, 1907, 1925, 1929, 1933, 1938, 1984, 1990, 1999
  • Txapeldun elkarbanatua (8): 1886, 1890, 1920, 1926, 1927, 1964, 1973, 1986
  • Slam nagusia (3): 1925, 1984, 1990
  • Koroa hirukoitza (10): 1891, 1895, 1901, 1903, 1907, 1925, 1933, 1938, 1984, 1990
  • Calcutta Cup (44): 1882, 1891, 1893, 1894, 1895, 1896, 1899, 1901, 1903, 1904, 1905, 1907, 1908, 1909, 1912, 1925, 1926, 1927, 1929, 1931, 1933, 1935, 1938, 1948, 1950, 1964, 1966, 1970, 1971, 1972, 1974, 1976, 1983, 1984, 1986, 1990, 2000, 2006, 2008, 2018, 2021, 2022, 2023, 2024
    • Ingalaterra 71 - Eskozia 44
  • Centenary Quaich (14): 1989, 1990, 1991, 1992, 1993, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2001, 2010, 2013, 2017
    • Irlanda 21 - Eskozia 14
  • Auld Alliance Trophy (3): 2018, 2020, 2021
    • Frantzia 4 - Eskozia 3
  • Doddie Weir Cup (3): 2020, 2023, 2024
    • Gales 4 - Eskozia 3
  • Cuttitta Cup (2): 2022, 2023
    • Eskozia 2 - Italia 1

Jokalarien errekorrak

Partida gehien

Ross Ford
#JokalariaPostuaUrteakPartidak
1Ross FordOrpokatzaile2004–2017110
2Chris PatersonAtzelari1999–2011109
3Sean LamontHegaleko2004–2016105
4Stuart HoggAtzelari2012–2023100
5Scott MurrayBigarren lerroko1997–200787
6Mike BlairUztartze-erdilari2002–201285
7Gregor TownsendZabaltzaile1993–200382
8Finn RussellZabaltzaile2014–80
9Richie GrayBigarren lerroko2010–79
10Jonny GrayBigarren lerroko2013–77
Nathan HinesBigarren lerroko2000–201177
Jason WhiteBigarren eta hirugarren lerrokoa2000–200977

2024ko martxoaren 16an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.

Entsegu gehien

Stuart Hogg, Eskoziako selekzioaren historiako entsegugilerik hoberena.
#IzenaPostuaUrteakEnJ
1Stuart HoggAtzelari2012–202327100
2Duhan van der MerweHegaleko2020–2639
3Ian SmithHegaleko1924–19332432
Tony StangerHegaleko1989–19982458
Darcy GrahamHegaleko2018–2439
6Chris PatersonAtzelari1999–201122109
7Tommy SeymourHegaleko2013–20192055
8Gavin HastingsAtzelari1986–19951761
Alan TaitErdiko1987–19991727
Gregor TownsendAtzelari1993–20031782
Huw JonesErdiko2016-1748

2024ko martxoaren 16an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.

Tanto gehien

Chris Paterson, Eskoziako selekzioarekin tanto gehien lortu dituena.
#IzenaPostuaUrteakTJ
1Chris PatersonAtzelari1999–2011809109
2Greig LaidlawUztartze-erdilari2010–201971476
3Gavin HastingsAtzelari1986–199566761
4Finn RussellJoko zabaltzaile2014–38280
5Andy IrvineAtzelari1972–198226951
6Dan ParksJoko zabaltzaile2004–201226667
7Kenny LoganHegaleko1992–200322070
8Peter DodsAtzelari1983–199121023
9Stuart HoggAtzelari2012–2023171100
10Craig ChalmersJoko zabaltzaile1989–199916660

2024ko martxoaren 16an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.

Erreferentziak

Oharrak

Kanpo estekak