Galesko errugbi selekzioa

Galesko errugbi selekzioa (galesez: Tîm rygbi'r undeb cenedlaethol Cymru) Galesen ordezkaria da gizonezkoen errugbi partida ofizialetan, hala nola, Munduko Errugbi Kopan, Sei Nazioen Txapelketan eta test-partidetan. Haren gobernu erakundea, Welsh Rugby Union (WRU) da. 1881ean jokatu zuen Galesko selekzioak bere lehenbiziko partida, Ingalaterraren kontra. Etxeko neurketak Cardiffeko Millennium Stadiumen jokatzen ditu.

Galesko errugbi selekzioa
IzengoitiaHerensugearen XV-a
ElkarteaWelsh Rugby Union
EstadioaMillennium Stadium, Cardiff (73.500)
HautatzaileaZeelanda Berria Warren Gatland
KapitainaJac Morgan/Dewi Lake
Partida gehienAlun Wyn Jones (153)
Puntu gehienNeil Jenkins (1.049)
Entsegu gehienShane Williams (58)
taldearen koloreaktaldearen koloreaktaldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Lehenbizikoa
taldearen koloreaktaldearen koloreaktaldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Bigarrena
Lehenbiziko partida
Ingalaterra Ingalaterra 30-0 Gales Gales
1881ko otsailak 19
Garaipenik handiena
Gales Gales 98-0 Japonia Japonia
2004 azaroak 16
Porrotik handiena
Hegoafrika Hegoafrika 96-13 Gales Gales
1998ko ekainak 27
Munduko Errugbi Kopa
Parte hartzeak10 (aurrenekoa 1987an)
Posturik onena3.a (1987)
Sei Nazioen Txapelketa
Parte hartzeak129
Posturik onena39 garaipen (12 Slam Nagusi)

Historia

Errugbia 1850ean iritsi zen Galesera, Rowland Williams apaizak Lampeterko St David ikastetxera eraman zuelarik. Galesko selekzioak 1881eko otsailaren 19an jokatu zuen lehenbiziko partida, Londresen, Ingalaterraren aurka. Urte bereko martxoaren 12an sortu zen Galesko Errugbi Federazioa (Welsh Rugby Union).

Gales eta Zeelanda Berriaren arteko partida, 1905ko abenduaren 16a, Cardiff.

1883an hasi zen jokatzen Home Nations txapelketa (egungo Sei Nazioak), Gales, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandaren artean. Galesek 1893an irabazi zuen aurrenekoz torneoa, Koroa Hirukoitzarekin batera. 1900-1911 bitartean, berriz, urrezko aroa bizi izan zuen, hamabi urtean zazpi garaipen lortu baitzituen, hiru Grand Slam barne.[1]

1905-06 denboraldian, Zeelanda Berriko selekzioak bira luzea egin zuen, Estatu Batuak, Frantzia eta Britainiar uharteetan barrena; jokatu zituen 35 partidetatik 34 irabazi zituen, eta bakarra galdu, Galesen aurka hain zuzen ere. "Mendeko partida" deitu izan zen neurketa hori Cardiffen jokatu zen, 1905ko abenduaren 16an, eta etxekoak 3 eta 0 nagusitu ziren, Teddy Morganen entsegu bati esker.[2][oh 1]

Lehen Mundu Gerraren ondoan, krisialdi sakona pairatu zuen Galesko ekonomiak. Industriaren gainbeheraren ondorioz, milioi erdi lagun irten ziren herrialdetik, eta horrek errugbian ere izan zuen eragina. Selekzioko jokalari anitz hamahiruko errugbi profesionalera pasatu ziren, eta talde nazionalak emaitza kaskarrak izan zituen. 1930eko hamarkadan, egoera hobetuz joan zen; taldeak lau aldiz irabazi zuen torneoa, Bigarren Mundu Gerrak etenaldi luzea ekarri zuen arte.

1970eko hamarkada izan zen Galesen bigarren urrezko aroa. 1969-1979 bitartean, zortzi aldiz irabazi zuen Bost Nazioen Txapelketa, hiru Grand Slam barne (1971, 1976 eta 1978), eta sei aldiz bereganatu zuen Koroa Hirukoitza. Urte haietan, Gareth Edwards, JPR Williams, Gerald Davies, Barry John edota Mervyn Daviesen joko alai eta ederrak mundu osoko errugbizaleak liluratu zituen.[3]

1980ko eta 1990eko hamarkadak, berriz, antzuak izan ziren galestarrentzat, 1979tik 2003ra torneo bakarra irabazi baitzuten, 1988koa, Frantziarekin berdindurik. 1987an Munduko Errugbi Kopa abiatu zen eta, paradoxikoki, orduan lortu zuen Galesek orain arteko emaitzarik onena, 3. postua hain zuzen ere. 27 June 1998ko ekainaren 27an, selekzioaren historiako porrotik handiena jasan zuen, Pretorian, Hegoafrikaren aurka: 96 eta 13.[4]

2019ko Munduko Kopako brontzezko finala: Galesek 14 - Zeelanda Berriak 40.

2004an, Mike Ruddock entrenatzaileak hartu zuen taldearen ardura, eta hurrengo urtean Sei Nazioen Tzxapelketa bikaina egin zuen, irabazteaz gain Slam Nagusia ere eskuraturik, ia hiru hamarkadako agorraldiaren ostean. 2008-2019 bitartean, Warren Gatland izan zen entrenatzailea. Hamarkada luze horretan, beste hiru Grand Slam bereganatu zituen: 2008an, 2012an eta 2019an. Azken urte horretan, lehenbiziko postura iritsi zen World Rugbyren sailkapenean. 2019ko Munduko Errugbi Kopan, laugarren gelditu zen, brontzerako lehian Zeelanda Berriaren kontra galduta (17-40).[5]

Uniformea

Galesko selekzioko errugbilariek elastiko gorria, galtza zuriak (batzuetan beltzak) eta galtzerdi gorriak janzten dituzte, bihotz aldean WRU-ren logoa dutelarik. 2020tik Macron etxeak ekoizten du uniformea, eta 2023an Vodafone bilakatu zen babesle ofiziala.

 
1995-1996
 
1998-2000
 
2000-2001
 
2003
(Munduko Tx)
 
2005
 
2007
(Munduko Tx)
 
2008


 
2011
 
2014-2015
 
2015-2018
 
2019
(Sei Nazioak)
 
2019
(Munduko Tx)
 
2022
 
2023

Palmaresa

Munduko Errugbi Kopa

Munduko Errugbi Kopa
UrteaPostuaJIBGATKT
1987Hirugarrena6501126104
1991Multzo fasea31023261
1995Multzo fasea31028968
1999Final laurdenak420212795
2003Final laurdenak5302149126
2007Multzo fasea4202168105
2011Laugarrena740322874
2015Final laurdenak530213085
2019Laugarrena7502189147
2023Final laurdenak540116088
Denera49300191398953
     Irabazlea       Finalista       Hirugarrena       Laugarrena

Sei Nazioen Txapelketa

 
Ingalaterra

Frantzia

Irlanda

Italia

Eskozia

Gales
Parte-hartzeak1289513025130130
Bakarkako garaipenak (garaipen partekatuak)
Home Nations5 (4)4 (3)9 (2)7 (3)
Bost Nazioak17 (6)12 (8)6 (5)5 (6)15 (8)
Sei Nazioak765006
Denera29 (10)18 (8)16 (8)0 (0)14 (8)28 (11)
Slam Nagusiak
Home Nations2[oh 2]
Bost Nazioak116136
Sei Nazioak243004
Denera131040312
Koroa hirukoitzak
Home Nations5276
Bost Nazioak164311
Sei Nazioak5705
Denera26131022
Zurezko koilarak
Home Nations71056
Bost Nazioak1012151510
Sei Nazioak0101842
Denera171325182418


  • Txapelduna (28): 1893, 1900, 1902, 1905, 1908, 1909, 1911, 1922, 1931, 1936, 1950, 1952, 1956, 1965, 1966, 1969, 1971, 1975, 1976, 1978, 1979, 1994, 2005, 2008, 2012, 2013, 2019, 2021
  • Txapeldun elkarbanatua (11): 1906, 1920, 1932, 1939, 1947, 1954, 1955, 1964, 1970, 1973, 1988
  • Slam nagusia (12): 1908, 1909, 1911, 1950, 1952, 1971, 1976, 1978, 2005, 2008, 2012, 2019
  • Koroa hirukoitza (22): 1893, 1900, 1902, 1905, 1908, 1909, 1911, 1950, 1952, 1965, 1969, 1971, 1976, 1977, 1978, 1979, 1988, 2005, 2008, 2012, 2019, 2021
  • Doddie Weir Cup (4): 2018, 2019, 2021, 2022
    • Gales 4 - Eskozia 3

Jokalarien errekorrak

Partida gehien

Alun Wyn Jones, Galesko selekzioan partida gehien jokatu dituen errugbilaria.
#JokalariaPostuaUrteakPartidak
1Alun Wyn JonesBigarren lerroko2006–2023158
2Gethin JenkinsHarroin2002–2016129
3George NorthHegaleko/erdiko2010–2024121
4Dan BiggarZabaltzaile2008–2023112
5Taulupe FaletauHirugarren lerroko erdiko2011–104
Stephen JonesZabaltzaile1998–2011
7Leigh HalfpennyAtzelari2008–2023101
8Gareth ThomasHegaleko1995–2007100
Martyn WilliamsHirugarren lerroko hegal1996–2012100
10Jonathan DaviesErdiko2009–202296

2024ko martxoaren 16an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.

Entsegu gehien

Shane Williams, Galesko selekzioarekin entsegu gehien egin dituena.
#IzenaPostuaUrteakJEn
1Shane WilliamsHegaleko2000–20118758
2George NorthHegaleko/erdiko2010–202412147
3Gareth ThomasHegaleko1995–200710040
4Ieuan EvansHegaleko1987–19987233
5Colin CharvisHirugarren lerroko hegal1996–20079422
6Josh AdamsHegaleko2018–5821
7Gerald DaviesHegaleko1966–19784620
Gareth EdwardsUztartze-erdilari1967–19785320
Tom ShanklinErdiko2001–20117020
Liam WilliamsAtzelari2012–20238920

2024ko martxoaren 16n eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.

Tanto gehien

#IzenaPostuaUrteakJTEnTrZkDr
1Neil Jenkins1991–20028710491113024810
2Stephen Jones1998–201110491771531866
3Leigh Halfpenny2008–202310180115811880
4Dan Biggar2008–202311263181021209
5James Hook2006–2015813521346614
6Paul Thorburn1985–199137304243700
7Shane WilliamsHegaleko2000–20118729058000
8George NorthHegaleko/erdiko2010–202412123547000
9Arwel Thomas1996–2000232111130320
10Gareth ThomasHegaleko1995–200710020040000

2024ko martxoaren 16an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.

Erreferentziak

Oharrak

Kanpo estekak