1892ko Home Nations Txapelketa


1892ko Home Nations Txapelketa Errugbi txapelketa honen hamargarren ekitaldia izan zen. 1892ko urtarrilaren 2an hasi eta martxoaren 6an bukatu zen. Ingalaterra izan zen txapelduna partida guztiak irabaziz eta aurkako puntu bakar bat jaso gabe[1].

1892ko Home Nations Txapelketa
Datak1892ko urtarrilaren 2tik
martxoaren 6ra
TxapeldunaIngalaterra Ingalaterra (3.a)
Partida kop.6
Puntu gehienIngalaterra Richard Lockwood (9)
Entsegu gehienIngalaterra Frank Evershed (2)
Irlanda Walsh (2)
1891
1893

Txapelketa

Puntuazio sistema

1892ko ekitaldian puntuaketa aldatu egin zen. Entseguak bi puntu balio zituen eta gauzatzeak beste hiru. Dropak eta markako goalak lau puntu balio zituzten eta zigor kolpeak hiru.

Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.

Historia

Ingalaterrak hiru partidak irabazi zituen eta Koroa hirukoitza eskuratu zuen hirugarren aldiz[2]. Ia bi hamarkada pasatuko ziren Ingalaterrak txapelketa berria irabazi arte, 1910an hain zuzen ere.

Sailkapena

1892ko Home Nations Txapelketa
TaldeaPuntuakJokatuakIrabaziakBerdinduakGalduakAldeAurkaDiferentzia
1 Ingalaterra63300290+29
2 Eskozia4320197+2
3 Irlanda23102990
4 Gales03003222-31

Partidak

1892ko Ingalaterrako taldea.
EgunaEtxekoaEmaitzaKanpokoaEgoitza
1892-1-2 Ingalaterra3 - 7 GalesLondres
1892-1-6 Ingalaterra7 - 0 IrlandaManchester
1892-2-6 Gales2 - 7 EskoziaSwansea
1892-2-20 Eskozia2 - 0 IrlandaEdinburgo
1892-3-5 Irlanda9 - 0 GalesDublin
1892-3-6 Eskozia0 - 5 IngalaterraEdinburgo

Sariak

SariaTaldea
Home Nations Txapelketa Ingalaterra
Koroa hirukoitza Ingalaterra
Zurezko koilara Gales
Kalkuta Kopa Ingalaterra

Palmaresa

1892 arteko bakarkako garaipenak.

#TaldeaGaraipenak
1 Eskozia3*
1 Ingalaterra3
3 Gales0
3 Irlanda0

(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta

Erreferentziak

Kanpo estekak