1915eko Kontxako Bandera

1915eko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
AntolatzaileaDonostiako Udala
Partaideak4
Estropadak2 estropada
Hasiera1915eko irailaren 19a
Amaiera1915eko urriaren 3a
Palmaresa
TxapeldunaEuskal Herria Donostia
TxapeldunordeaEuskal Herria San Juan
1911
1916

1915eko Kontxako Bandera (Banderaren 23. edizioa), urte horretako irailaren 19an eta urriaren 3an jokatu zen; Donostiak bere 10. Kontxako Bandera eskuratu zuen.

1. jardunaldiaren azken txanpa estua Donostia eta San Juanen artean.

Kontakizuna

Orio eta San Pedro ziren faboritoak, baina, pronostikoak hautsiz, donostiarrak eta sanjuandarrak sailkatu ziren bigarren jardunaldirako. Oriotarrak eta sanpedrotarrak ez ziren bigarren jardunaldira aurkeztu, arraunlariak arrantza lanetarako behar zituztela argudiatuz.

Donostian, bestalde, ez zen giro oso lasaia, eta bazirudien donostiarrek ez zutela trainerurik aterako. Azkenean, kuadrilla bat osatu eta Soterotxo jarri zen popan. Hirian ez zen ongi ikusten proiektua, Soterotxo kaxkariña izanik barregarri gelditzeko beldur baitziren; ez zegoen konfiantza handirik, jendearen iritziz "sagardotegiko parrandero" gehiegitxo omen zegoelako tostetan kuadrilla hartan[1]. Hala ere, ezusteko handia emanez bandera hura Donostiak irabazi zuen. Bitxikeria xelebre bat ere izan zen Donostiak irabazi izanaren harira: urte hartan faborito nagusi zen Oriori burla egin zioten donostiarrek, Orio irudikatzen zuen hilkutxa bat ere kaleetan zehar eramanez. Hurrengo urtean, oriotarrak garaile irten zirenean donostiarren aurretik, Orioko arrunlari batzuek ziaka aritu omen ziren une batez, atzetik zetorren Donostiari iseka egiteko-edo[2].

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiak
Pasai San Pedro
Pasai Donibane
Donostia
Orio
La Blanca
Muskarra
Luis Esperanza
Virgen del Mar
Manuel Arrillaga
Frantzisko Laboa "Matxet"
Patxi Bakeriza "Soterotxo"
Antonio Maria Uranga

Emaitzak

Bigarren jardunaldian traineruak trukatu egin zituzten bi lehenek.

Behin betiko denborak
PostuaElkartea1. Eguna2. EgunaDenera
1Donostia21:5622:4244:38
2San Juan21:5522:5744:52
3Orio22:06ez zen aurkeztu
-
4Pasai San Pedro22:30ez zen aurkeztu
-

Tripulazio irabazlea

  • Donostia
    • Patroia: Fraixku Bakeriza "Soterotxo"
    • Arraunlariak: Agustin Bakeriza, Sebastian Bakeriza, Zezilio Bakeriza, Paskual Vicuña, Felix Vicuña, Jabier Galdos, Jose Mari Zubiaurre, Roke Landaberea, Fermin Aristegieta, Jose Juan Aldanondo, Kleto Blanco, Jose Urresti, Jose Mari Olaizola. Ordezkoak: Hilario Larrarte (patroia), Kastor Isasa, Migel Lopetegi, Martin Gomez


Erreferentziak

Bibliografia

  • AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1
  • ZAVALA, Antonio (2003): Estropadak bertsotan. Auspoa Bilduma. Sendoa Argitaletxea, ISBN 84-95378-64-7

Ikus, gainera

Kanpo estekak