1923ko Kontxako Bandera

1923ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
AntolatzaileaDonostiako Udala
Partaideak5
Estropadak2 estropada
Hasiera1923ko irailaren 16a
Amaiera1923ko irailaren 23a
Palmaresa
TxapeldunaEuskal Herria Orio
TxapeldunordeaEuskal Herria Donostia
1922
1924

1923ko Kontxako Bandera (Banderaren 31. ekitaldia) urte honetako irailaren 16 eta 23an jokatu zen, eta Oriok bere 6. Kontxako Bandera eskuratu zuen. Banderaz gain 12.250 pezetatako saria eskuratu zuen.

Kontakizuna

Bost traineruk hartu zuten parte, lau gipuzkoarrek eta bizkaitar batek. Orio izan zen nagusi igande bietan hala ere Donostiak lanak eman zizkion. Lehenengo jardunaldia oso estua izan zen eta lehen bien artean segundu bakarra izan zen. Bigarren igandean aldiz zortzi segunduko tartea egon zen. Kontsolazio txanda bat izan zen eta bertan sanjuandarrak Getariari nagusitu zitzaizkien. Aipagarria da San Juanen denbora, izan ere sailkapenerako kontatu ez arren Oriorena baino hobea izan zen eta ez hori bakarrik, urte luzeetan gainditu gabeko errekorra izan zen.

Bitxikeriak:Lehen aldiz tripulazioaren argazkia eskatu zen izen emateko orriarekin batera, aurreko urtean gertatu ziren iruzurrak saihesteko.Orioren San Nikolas traineruak 370 Kg-tako pisua zeukan, gaur egun erabiltzen direnen bikoitza ia.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiak
Bermeo
Donostia
Getaria
Orio
San Juan
Josetxu
Donostiarra
Getariarra
San Nikolas
San Juan
Balentin Laguno
Soterotxo
Bartolome Uranga
Antonio Maria Uranga
Francisco Laboa "Matxet"

Emaitzak

Behin betiko denborak
PostuaElkartea1. Eguna2. EgunaDeneraDiferentzia
1Orio19:43:0/519:20:3/539:03:3/5
-
2Donostia19:44:1/519:28:2/539:12:3/5+ 0:09:0/5
3San Juan19:53:1/519:17:0/5 (R)
-
-
4Getaria20:00:4/520:05:1/5
-
-
5Bermeo20:31:1/5
-
-
-
  • (R) Errekorra.

Tripulazio irabazlea

  • Orio
    • Patroia: Antonio Maria Uranga
    • Arraunlariak: Jose Mari Murgiondo, Ramon Solabarrieta, Inazio Manterola, Eugenio Genova, Lorentzo Alkorta, Bernardo Otegi, Jose Mari Sarasua, Eusebio Solabarrieta, Domingo Mitxelena, Jose Mari Urdangarin, Antonio Urdangarin, Anbrosio Uranga eta Jose Genova.


Ikus, gainera

Kanpo estekak