1924ko Kontxako Bandera

1924ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
AntolatzaileaDonostiako Udala
Partaideak3
Estropadak2 estropada
Palmaresa
TxapeldunaEuskal Herria San Juan
TxapeldunordeaEuskal Herria Donostia
1923
1925

1924ko Kontxako Bandera (Banderaren 32. ekitaldia) urte honetako iraileko bi igandetan jokatu zen, eta San Juanek bere lehenengo Kontxako Bandera eskuratu zuen.

Kontakizuna

Hiru traineru baino ez ziren lehiatu, San Juan, San Pedro eta Donostia. Lehenengo egunean Donostia sartu zen sanjuandarren aurretik eta San Pedro hirugarrena izan zen. Bigarren jardunaldian elkarrekin traineruak trukatu eta San Juan nagusitu zitzaien donostiarrei.

Bitxikeriak

Lehen aldiz estropadak iragartzeko kartela argitaratu zen, Aurelio Arteta margolariak egindako irudi ezaguna. Ondorengo hainbat urteetan erabiliko zen irudi hori bera. Era berean, tripulazioek koloretako kamisetak erabiliko zituzten, jendeak hobeto bereiz zitzan taldeak. Koloreak ez ziren finkoak, eta estropada bakoitzerako aldatu egiten ziren zozketaz.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiak
Donostia
San Juan
San Pedro
Donostiarra
Juanita
Aita Sanpedrokua
Domingo De la Hoz "Txomin Flakua"
Francisco Laboa "Matxet"
Manuel Arrillaga "Aita Manuel"

Emaitzak

Behin betiko denborak
PostuaElkartea1. Eguna2. EgunaDeneraDiferentzia
1San Juan20:26:3/520:03:0/540:29:3/5
-
2Donostia20:17:4/520:20:1/540:38:0/5+ 0:08:2/5
3San Pedro20:55:1/5
-
-
-

Tripulazio irabazlea

  • San Juan
    • Patroia: Francisco Laboa "Matxet"
    • Arraunlariak: Raimundo Laboa, Jose Laboa, Tomas Gereño, Franzisko Gereño, Angel Lizarraga, Rafael Garbizu, Gregorio Alzua, Bibiano Puy, Martin Manzisidor, Teodoro Makazaga, Eduardo Calafel, Franzisko Lujanbio eta Balentin Lujanbio.


Ikus, gainera

Kanpo estekak