1924ko Neguko Olinpiar Jokoak

1924ko Neguko Olinpiar Jokoak, Frantziako Chamonix hirian ospatu ziren. Jatorrian, Neguko Kirolen Astea deitua eta Parisko 1924ko Udako Olinpiar Jokoen zati bezala antolatuak, ondoren, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak, Neguko I. Olinpiar Jokoak bezala izendatu zituen. Urtarrilak 25etik otsailak 5 arte ospatu ziren.

1924ko Neguko Olinpiar Jokoak
Irudia
Map
MotaNeguko Olinpiar Jokoak
Denbora-tarte1924ko urtarrilaren 25a - 1924ko otsailaren 5a
Data1924
Edizio zenbakia1
1928
KokalekuChamonix-Mont-Blanc
HerrialdeaFrantzia
Partehartzaile kopuru16
258
Kirolanegu-kirol
Beste batzuk
Kirol proba olinpiko16
Osatuta

Webguneolympics.com…

Dominak

PostuaEstatuaUrreaZilarraBrontzeaGuztira
1  Norvegia47617
2  Finlandia44311
3  Austria2103
4  Suitza2013
5  AEB1214
6  Erresuma Batua1124
7  Suedia1102
8  Kanada1001
9  Frantzia0033
10  Belgika0011

Gertaerak

  • Izotz gaineko patinaje artistikoa kirol olinpiko izan zen 1908an eta 1920an. Izotz hockeya, berriz, 1920an ospatu zen.
  • Ekitaldi hauek udan egiteko zailtasunak izan ziren, Nazioarteko Batzorde Olinpikoa, Lausanan bildua, 1921ean Neguko Kirolen Nazioarteko Astea' ezartzera bultzatu zuten arrazoiak, Paris 1924rekin batera.
  • Charles Jewtraw, abiadura patinajezko garailea 500 metrotan, Neguko Olinpiar Jokoetako lehen domina jaso zuen kirolaria izan zen.
  • Kanadako izotz hockeyko taldea eta Gilles Grafström patinatzailea, Udako Olinpiar Jokoetan lortutako dominak Neguko Olinpiar Jokoetan defenditu zituzten kirolari bakarrak izan ziren.
  • Ohorezko domina bat eman zitzaion Charles Bruce mendizaleari, 1922an, Everest mendiaren tontorrera igotzen saiatu zen espedizioaren buruzagiari.
  • Joko hauetako azken domina, 1974an eman zen. Ondorengo berrikuspenen laguntzarekin, Thorleif Haug norvegiarrak eski jauzian jasotako puntaketa okerra zela ikusi zen, eta, beraz, brontzezko dominaren benetako irabazlea, Anders Haugen estatubatuarra bihurtu zen.

Kirolak


Aurrekoa
I. edizioa
Aro Modernoko Neguko I. Olinpiar Jokoak
1924
Ondorengoa
1928ko Sankt Moritzeko Neguko Olinpiar Jokoak

Kanpo estekak