1944ko Kontxako Bandera

1944ko Kontxako Bandera
Estropadaren amaiera
Datu orokorrak
AntolatzaileaDonostiako Udala
Partaideak6
Estropadak2 estropada
Hasiera1944ko irailaren 10a
Amaiera1944ko irailaren 17a
Palmaresa
TxapeldunaEuskal Herria Orio
TxapeldunordeaEuskal Herria San Pedro
1943
1945

1944ko Kontxako Bandera (Banderaren 49. ekitaldia) urte honetako irailaren 10 eta 17an jokatu zen, eta Oriok bere 13. Kontxako Bandera eskuratu zuen.

Traineruak estropada hasi aurretik.
Jendetza estropadak ikusten.

Kontakizuna

Aurreko urtean gertatutakoaren ondoren (Oriok denbora onena egin arren bandera ez irabaztea), aurtengo ekitaldian araudia aldatu eta bigarren igandeko kontsolazio txandakoek ere aukera izan zuten Bandera eskuratzeko. Hala ere ez zen sorpresarik izan. Oriok lehenengo jardunaldian lorturiko 20 segunduko errentari esker eskuratu zuen garaipena izan ere bigarren igandean San Pedro 9 segundu aurretik sartu baitzen.

Ekitaldi bikaina izan zen, sei traineruek denbora oso onak egin zituzten eta lehenengoa eta azkenaren artean ez zen minutu bateko tarterik izan.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiak
Donostia
Emen Gatoxti (Orio)
Hondarribia
Pedreña
San Juan
San Pedro
?
?
?
?
?
?
Sebastian Bakeriza
Domingo Mitxelena
Beñardo Elduaien
José Bedia
Francisco Mariscal
Manuel Arrillaga "Aita Manuel"

Emaitzak

Behin betiko denborak
PostuaElkartea1. Eguna2. EgunaDeneraDiferentzia
1Orio19:23:2/519:58:2/539:21:4/5
-
2San Pedro19:43:0/519:49:3/539:32:3/5+ 0:10:4/5
3Hondarribia19:36:3/520:20:0/539:56:3/5+ 0:34:4/5
4San Juan20:02:0/519:58:1/540:00:1/5+ 0:38:2/5
5Pedreña19:49:3/520:17:1/540:06:4/5+ 0:45:0/5
6Donostia19:51:0/520:21:1/540:12:1/5+ 0:50:2/5

Tripulazio irabazlea

  • Emen Gatoxti
    • Patroia: Domingo Mitxelena
    • Arraunlariak: Inazio Oliden, Luis Gaztañazpi, Santiago Arrillaga, Esteban Azkue, Joakin Fresnedo, Ramon Indo, Jose Mari Zumeta, Joakin Azkue, Inazio Oliden, Ramon Uranga, Batista Oliden, Segundo Manterola eta Jose Mari Azkue.


Ikus, gainera

Kanpo estekak