Sociedad Deportiva de Remo Pedreña

Kantabriako arraun elkartea


Sociedad Deportiva de Remo Pedreña (euskaraz: Pedreña Arraun Kirol Elkartea) Marina de Cudeyoko (Kantabria, Espainia) Pedreña auzoko arraun taldea da.

Sociedad Deportiva de Remo Pedreña
Sorrera1895
HerriaEspainia Marina de Cudeyo, Kantabria
LehendakariaEspainia Calixto Presmanes
EntrenatzaileaEspainia Luis Miguel Villar
Patroia(k)Espainia Kewin Ruiz
Kolorea(k)     zuria
Trainerua     La Pedreñera
Palmaresa4 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
1 KAE Liga
8 Espainiako Txapelketa
18 Kantabriako Txapelketa
2023: Kontxaez
20238.a (KAE 1 Liga)
Webguneawww.sdrpedrena.com

Koloreak

Pedreñaren kolore klasikoak elastiko zuria eta traineru beltza izan dira. 2018an La Pedreñera traineru zuria estrenatu zuten eta elastiko beltza jantzi zuten, baina hurrengo urtean kolore klasikoak berreskuratu zituzten. 2021. denboraldian berriz uretaratu du La Pedreñera zuria.

Historia

1895ean sortua, tosta finkoan, mota guztietako kategorian hartu du parte: bateletan, trainerillatan eta trainerutan eta baita tosta mugikorrean ere. Bere palmaresean 4 Kontxako Bandera eta 8 Espainiako Traineruen Txapelketa ditu.

Lehenengo urteak

Pedreñako ontzi baten lehenengo agerraldia 1895ekoa da. Salustino Higuerak bazuen Laurak Bat izeneko trainerua. Honek Jose Ansorena mutrikuarra ekarri zuen patroi lanetarako eta 1900 artean hainbat garaipen lortu zituen. Santanderko estropadak jokatu zituen XX mendearen hasieran eta 1919 eta 1920an garaipen handiak lortu zituen. 1932 eta 1933an ere txapeldun atera zen. Santander inguruko koadrillek hartzen zuten parte estropada haietan.

40. hamarkada

Pedreñaren trainerua 1946ko Kontxako Banderan.

Pedreñaren lehenengo "urrezko aroa" izan zen. Garai hartan Pepe Bedia "Joselón" patroi zuela, Castilla traineruak Kontxako bandera hiru aldiz irabaztea lortu zuen. Castilla trainerua Ginean egin zuten eta oso arina zen, 165 kg baino ez zituen pisatzen, garai hartakoen erdia. Bilbo aldean eta Santander aldean ere bandera ugari jaso zituen. Emaitza onek puzturik Espainiako txapelketan antolatzea bultzatu zuen, bai eta irabazi ere. Garai hartan etsai nagusi Hondarribia, Orio eta Kaiku izan zituen. 1949an ia dena irabazi ondoren arraun egiteari utzi zion taldeak.

60. hamarkada

Bigarren urrezko aroa Hondarribiaren berpiztearekin batera iritsi zitzaion Pedreñari 60. hamarkadaren bukaeran. Urte haietan Pedreñak Espainiako txapelketa ia guztiak irabazi zituen, Hondarribia Kontxan nagusitu zen bitartean. Bien arteko desafioak ere famatuak izan ziren, Santoñan adibidez 30.000 ikusle elkartu ziren1968ko abuztuaren 18an.

Azken garaipen sonatua 1976an izan zuen, pronostikoak hautsiz Kontxako bandera irabazi zuenean.

Azken urteak

Pedreña, 2017an.

2005ean Kontxa irabaztear egon zen, denborale izugarriak bigarren txandako traineruak nabarmen kaltetu zituenean, baina Orio abordatu izanagatik kanporatua izan zen.

Bestalde, TKE Liga martxan jarri denetik Pedreña beti goren mailan ibili da, zorte handirik izan ez duen arren. Azken urteetan diru sarrerak gutxitu eta maila apalagoa eman du, 2012 eta 2013 urteetan 10. postuan gelditu da. 2014an diru arazo latzen ondorioz ezin izan zuen kalitatezko tripulazioa osatu eta 19 punturekin azkena gelditu zenez maila galdu zuen. 2015 urtean KAE Ligan bandera bat irabaztea lortu zuen baina sailkapen orokorrean zazpigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Hurrengo urteetan bigarren txandan aritzea egokitu zaio.

2020. urtean Joseba Fernandez entrenatzailea fitxatu zuen eta denboraldia txukun hasi zuen, Kantabriarren artean jokaturiko estropada guztiak irabaziz (tartean Kantabriako txapelketa). KAE Liga bera ere nagusitasun osoz irabazi zuen, tartean zortzi estropada, baina play-offetan ez zuen igotzerik lortu. 2021. denboraldirako Juan Mari Lujanbio patroia fitxatu zuen. Kantabriako estropadetan nagusi izan zen. Hurrengo urteetan KAE Ligako txanda nagusian ibili da, play-offak berriz jokatu ere bai, baina ez du lortu mailaz igotzerik.

Patroi famatuak

  • José Ansorena (XIX mende bukaeran): Santanderko estropada zaharrak
  • "Ti Fredo" (1919-1922): Santanderko estropada zaharrak
  • José Bedia "Joselón" (1943-1965): 3 Kontxa eta Espainiako 4 Txapelketa.
  • Rubén Laso "Michelena" (1967-1980): Kontxa 1 eta Espainiako 2 Txapelketa.
  • Borja Gómez (2004-2016)

Traineruen izenak

Trainerillaren entrenamendua Santanderko badian.
  • Laurak bat: 1895
  • Baceta: 1911 (emakumezkoak)
  • Santos Mártires: 1919
  • Diez Hermanos: 1920
  • María de los Ángeles: 1922 (emakumezkoak)
  • Elcano: 1933
  • Pasayako: 1933
  • Cantabria: 1943
  • Castilla: 1944-1949, 1965-1966
  • La Montañesa: 1967-1968
  • Pedreña: 1976
  • Sardinero: 1985
  • Marina Pedreña: 1997
  • San Pedro: 1998
  • Marina de Cudeyo: 2003-2005, 2008-2010
  • María: 2006-2007
  • Seve Ballesteros: 2010-2013
  • Cantabria: 2013
  • La Pedreñera: 2017-egun

Palmaresa

Kontxako Bandera

  • Txapelduna (4): 1945, 1946, 1949 eta 1976.
  • Bigarrena (2): 1943 eta 1948.
  • Hirugarrena (2): 2006 eta 2011.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (0)
  • Sailkatua (9): 1976, 1979, 1985, 2005, 2006, 2007, 2009, 2010 eta 2011.

TKE Liga

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Laugarrena 2005 eta 2006an.
  • Irabazitako estropadak (2021 barne): 3
  • Parte hartzeak (12): 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014
  • KAE Liga (1): 2020.
  • Euskal Liga (0): Bederatzigarren 2002an.

Espainiako Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (8): 1944, 1947, 1948, 1965, 1966, 1967, 1968 eta 1970.
  • Bigarrena (3): 1946, 2003 eta 2009.

Kantabriako Traineru Txapelketa

Estropada zaharrak

Aro modernoko estropadak

HandiakNerbioiko Sari Handia (1): 1966.
El Corte Ingles Bandera (1): 1973.
Generalisimoaren Kopa (A Coruña) (5): 1964, 1965, 1967, 1969, 1970.
EtxekoakMarina de Cudeyoko Bandera (5): 1972, 1985, 2002, 2020, 2022.
S.D.R. Pedreña Bandera (2): 2001, 2002.
KantabrianLaredon estropada (1): 1966.
Santoñako estropada (1): 1970.
Memorial Miguel Laredo (1): 1972.
Castro Urdialesko Bandera (2): 1976, 2022.
Errege Kopa (Santanderko Banderan) (1): 1976.
Sotileza Bandera (9): 1979, 1983, 1985, 1997, 2007, 2010, 2015, 2020, 2021, 2022.
Bansander Bandera (7): 1985, 2007, 2008, 2015, 2020, 2021, 2022.
San Vicente de la Barquerako Bandera (2): 1983, 2014.
Suancesko Bandera (2): 1997, 2000.
Astilleroko Bandera (1): 1997.
Pontejosko Bandera (2): 1997, 1998.
Santoñako Bandera (2): 1997, 2002.
Carasako Bandera (1): 1998.
S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (1): 2007.
Caja de Cantabria Bandera (3): 2007, 2010, 2012.
Corte Inglés Bandera (11): 2006, 2007, 2010, 2011, 2012, 2015, 2017, 2020, 2021, 2022, 2023.
Santoñako jeitsiera (3): 2009, 2010, 2011.
Flaviobriga Bandera (1): 2009.
San Jose traineruen igoera (Astillero) (1): 2010.
Colindresko jeitsiera (2): 2012, 2017.
Santanderko Bandera (4): 2015, 2020, 2021, 2022.
Comercio Castro Urdiales (1): 2020.
Camargoko Bandera (1): 2022.
BizkaianPlentziako Bandera (1): 1998.
Iberiaren Bandera (1): 2002.
Getxoko Bandera (1): 2006.
Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2020.
Sestaoko Bandera (1): 2021.
GipuzkoanHernaniko Bandera (2): 2001, 2002.
Pasaiako Bandera (1): 2002.
Irun Hiriko Bandera (1): 2002.
Ékolo Bandera (1): 2020.
Zumaiako Ikurrina (1): 2020.
Adegi Bandera (1): 2020
Getariako Bandera (1): 2020.
Orio Kanpina (KAE) (1): 2021.
Hondarribiko bandera (KAE) (1): 2022.
GalizanConde de Fenosa Bandera (2): 1979, 1981.
Afamo Bandera (Moaña) (1): 2010.
BesterikKantauriko Arraun Jokoak (1): 1967.
Errioxako Bandera (2): 2003, 2006.

Trainerillak

Azken denboraldiak

UrteaLigaKontxa
2003TKE Liga, 9.a-
2004TKE Liga, 8.a-
2005TKE Liga, 4.adeskalifikatua (1.a)*
2006TKE Liga, 4.a3.a
2007TKE Liga, 6.a5.a
2008TKE Liga, 6.a-
2009TKE Liga, 5.a4.a
2010TKE Liga, 5.a7.a
2011TKE Liga, 6.a3.a
2012TKE Liga, 10.a-
2013TKE Liga, 10.a-
2014TKE Liga, 12.a-
2015KAE 1 Liga, 7.a-
2016KAE 1 Liga, 5.a-
2017KAE 1 Liga, 8.a-
2018KAE 1 Liga, 6.a-
2019KAE 1 Liga, 6.a-
2020KAE 1 Liga, 1.a-
2021KAE 1 Liga, 3.a-
2022KAE 1 Liga, 2.a-
2023KAE 1 Liga, 8.a-

Emakumezkoen trainerua

Sociedad Deportiva de Remo Pedreña
Entrenatzailea?
Patroia(k)?
Kolorea(k)     zuria
Trainerua     beltza
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Espainiako Txapelketa
2023: Kontxaez
2022: Ligaez

2021eko otsailean jokatu zuen estropada aurrenekoz. Camargon izan zen eta garaipena lortu zuen Castroren aurkako lehian.

Antolaturiko estropadak

Pedreñak Marina de Cudeyoko Bandera antolatzen du urtero.

Kanpo estekak