1948ko Kontxako Bandera

1948ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
AntolatzaileaDonostiako Udala
Partaideak4
Estropadak2 estropada
Hasiera1948ko irailaren 6a
Amaiera1948ko irailaren 12a
Palmaresa
TxapeldunaEuskal Herria Hondarribia
TxapeldunordeaKantabria Pedreña
1947
1949

1948ko Kontxako Bandera (Banderaren 53. ekitaldia) urte honetako irailaren 6 eta 12an jokatu zen, eta Hondarribiak bere bosgarren Kontxako Bandera eskuratu zuen, hamarkadako laugarrena[1].

Kontakizuna

Pedreñarekin lehia estua izan zuen eta, lehenengo jardunaldiko itsaso txarrean gipuzkoarrak 30 segundotan aurreratu baziren ere, bigarren igandeko itsaso lasaian kantabriarrak izan ziren onenak. Azkenean bien artean 13 segundo eskas izan ziren.

Irailaren 5erako programatua zegoen estropada baina itsasoa benetan txarra zenez astelehenean jokatzea erabaki zen. Biharamoneko itsasoa ere txarra zen baina estropada aurrera eraman zuten antolatzaileek. Hala ere, Peñacastillok atera eta milia bat egina zuenean erretiratu beharra izan zuen trainerua urez bete baitzitzaion, ondorioz bigarren egunean arraun egin bazuen ere bere denbora ez zen kontutan hartu.

Pedreñaren Cantabria ontzia besteak baino askoz arinagoa zen (180 kilo), eta garai batean ontziak trukatzen zituztela eta beharbada arau hori berreskuratu behar zela aipatu zen hedabideetan.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiak
Hondarribia
Kaiku
Pedreña
Peñacastillo
Ama Guadalupekoa
Kaikutarra
Cantabria
Peñacastillo
Beñardo Elduaien
Alfredo Gutierrez
José Bedia
Angel Santamaria

Emaitzak

Behin betiko denborak
PostuaElkartea1. Eguna2. EgunaDeneraDiferentzia
1Hondarribia23:38:2/522:01:3/545:40:0/5
-
2Pedreña24:08:3/521:44:2/545:53:0/5+ 0:13:0/5
3Kaiku25:18:1/522:51:0/548:09:1/5+ 2:31:1/5
4Peñacastillo
erretiratua
22:53:2/5
-
-

Tripulazio irabazlea


Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak