1956ko Eurovision Abesti Lehiaketa

1956ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren inaugurazio edizioa izan zen. Luganoko Teatro Kursaal antzokian ospatu zen, Suitzan, maiatzaren 24an. Aurkezlea Lohengrin Filipello izan zen.

1956ko Eurovision Abesti Lehiaketa
FinalaMaiatzaren 24, 1956
EgoitzaTeatro Kursaal, Lugano
Aurkezlea(k)Lohengrin Filipello
AntolatzaileaRadiotelevisione svizzera di lingua italiana (RTSI)
Partaide kopurua14 (7 herrialde eta bakoitzak bi abesti)
Irabazlea"Refrain"
Lys Assia
 Suitza
Lehen edizioa

Europako Irrati-Telebista Batasunak ekoitzia, musika lehiaketa paneuropearra Sanremoko kantu jaialdian oinarritu zen. Lehen edizioan zazpi herrialde izan ziren partaide, eta herrialde bakoitzak bi abesti aurkeztu zituen. Herrialde bakoitzeko bi epaimahaikidek isileko botoa eman zuten, gustokoen zuten kantua erabakitzeko. Garailea besterik ez zen eman ezagutzera, Suitzako Lys Assia "Refrain" kantuarekin hain zuzen. Arau hauek ez ziren inoiz berriz erabili.

Lehiaketa

OrdenaHerrialdeaHizkuntzaArtistaAbestiaEuskarara itzulpenaPostua
01  HerbehereakNederlanderaJetty Paerl"De vogels van Holland"Holandako txoriak
02  SuitzaAlemanaLys Assia"Das alte Karussell"Karrusel zaharra
03  BelgikaFrantsesaFud Leclerc"Messieurs les noyés de la Seine"Senako gizon itoak
04  AlemaniaAlemanaWalter Andreas Schwarz"Im Wartesaal zum großen Glüc"Zoriontasun handiaren itxarongelan
05  FrantziaFrantsesaMathé Altéry"Le temps perdu"Galdutako denbora
06  LuxenburgoFrantsesaMichèle Arnaud"Ne crois pas"Ez sinetsi
07  ItaliaItalieraFranca Raimondi"Aprite le finestre"Ireki leihoak
08  HerbehereakNederlanderaCorry Brokken"Voorgoed voorbij"Betirako amaituta
09  SuitzaFrantsesaLys Assia"Refrain"Errepika1
10  BelgikaFrantsesaMony Marc"Le plus beau jour de ma vie"Nire bizitzako egun politena
11  AlemaniaAlemanaFreddy Quinn"So geht das jede Nacht"Horrelaxe da gauero
12  FrantziaFrantsesaDany Dauberson"Il est là"Han dago
13  LuxenburgoFrantsesaMichèle Arnaud"Les amants de minuit"Gauerdiko maitaleak
14  ItaliaItalieraTonina Torrielli"Amami se vuoi"Maite nazazu nahi baduzu

Kanpo estekak