2022ko Eurovision Abesti Lehiaketa

2022ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 66. edizioa izan zen. Turingo PalaOlimpico aretoan ospatu zen, Italiak 2021eko edizioa irabazi ondoren. Finalerdiak maiatzaren 10 eta 12an jokatuko ziren, eta final handia maiatzaren 14an.[1] Aurkezleak Alessandro Cattelan, Laura Pausini eta Mika izan ziren.

2022ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia2022ko maiatzaren 10
Bigarren finalerdia2022ko maiatzaren 12
Finala2022ko maiatzaren 14
EgoitzaPalaOlimpico, Turin
Aurkezlea(k)Alessandro Cattelan
Laura Pausini
Mika
AntolatzaileaRadiotelevisione Italiana (RAI)
Partaide kopurua40
Irabazlea"Stefania"
Kalush Orchestra
 Ukraina

40 herrialde izan ziren partaide, aurreko urtean baino bat gehiago. Armenia eta Montenegro aurreko edizioan huts egin ondoren bueltatu ziren.[2] Bestalde, Errusia parte hartzekoa zen, baina Europako Irrati-Telebista Batasunak lehiaketatik kanpo utzi zuen 2022ko Errusiaren Ukrainako inbasioaren ondoren.[3]

Ukrainak irabazi zuen Kalush Orchestra taldearen "Stefania" abestiarekin. Telebozketaren eskutik soilik 439 puntu jaso zituen Ukrainak, lehiaketaren errekorra. Erresuma Batua – epaimahaien gustokoena – eta Espainiarekin osatu zen lehen hiru sailkatuen zerrenda, izan ere bere sailkapen onenak lortu zuten 1998 eta 1995tik, hurrenez hurren

Kokapena

PalaOlimpico, lehiaketaren egoitza.

Italiak lehiaketa antolatu zuen hirugarren aldia izan zen, herrialdeak 2021eko edizioa irabazi ondoren Måneskin taldearen eskutik. Aurretik Napolin (1965) eta Erroman (1991) egin zen ekitaldia.

Lizitazio prozesuan, 17 hirik aurkeztu zuten kandidatura ofiziala: Acireale, Alessandria, Bertinoro[4], Bolonia[5], Erroma[6], Florentzia[7], Genova, Jesolo[8], Matera, Milan, Palazzolo Acreide, Pesaro[9], Rimini[10], Sanremo[11], Trieste, Turin[12] eta Viterbo. Hasiera batean interesa aurkeztu bazuten ere, Bari,[13] Napoli, Reggio nell'Emilia[14] eta Veronak azkenean ez zuten inolako proposamen ofizialik bidali. Hauetatik, hamaika hirik aurkeztu zuten proiektu osoa,[15] eta ondoren bost hautagai finalista aukeratu zituzten, Bolonia, Milan, Pesaro, Rimini eta Turin, besteak beste Erroma kanpoan utziz.[16] 2021eko urriaren 8an, Turingo PalaOlimpico aretoa hautatu zuten 2022ko egoitza bezala RAI italiar telebistak eta Europako Irrati-Telebista Batasunak. Pabilioi honek 13.300 pertsona har ditzake.

Formatua

Arauak

Aurreko edizioko saiakeraren ondoren, bigarren urtez, koristen ahotsentzako pista grabatua erabiltzea baimendu zen. Ahots nagusiak zuzenean kantatzeko derrigortasunak iraunean jarraitu zuen.[17] Gainera, pandemia egoera aurreikusita, ordezkaritza guztiek aurretik grabatutako aktuazioa bidali behar izan zuten, abeslariak edo ordezkaritzak Covid-19aren eraginez isolatu behar izanez gero eta zuzenean abestea ezin izatekotan erreserbazko materiala izateko.

Ikus-diseinua

Edizioaren ikus identitatea eta leloa, The Sound of Beauty (euskaraz "Soinuaren edertasuna") 2022ko urtarrilaren 21ean aurkeztu ziren. Soinu uhinen irudikapenenan oinarritu zen ikus identitatea, italiar lorategien diseinua ere islatu nahi zuelarik. Infografia, apainketa, eszenatokiaren diseinua, eta merchandisina, besteak beste, ikus identitate honetan oinarritu ziren.[18]

Aurkezleak

2022ko Sanremoko kantu jaialdiaren bigarren emanaldian, otsailaren 2an, Eurovisioneko aurkezleak Laura Pausini, Alessandro Cattelan eta Mika izango zirela iragarri zen.[19]

Eszenatokia

Eszenatoki-diseinua Atelier Francesca Montinaro estudioak burutu zuen. Eguzki kinetiko baten mugimendu eta argian oinarritu zen diseinua, urjauzi bat zeukan elementu eszeniko gisa, eta italiar lorategi baten errekreazioa egin zuen artistak eta delegazioak egoten diren green room-erako.[20]

Aurretik Sanremoko jaialdiaren 2013 eta 2019ko edizioetako eszenatokien kargu hartu zuen estudioak, lehiaketa horretako nabarmenetarikoak kontsideratzen direnak. Lehen aldia izan zen 2016tik Eurovisioneko lana Florian Wieder eszenografo alemaniarrak burutu ez zuela.[21]

Postalak

Postalak 40 segunduko aurkezpen bideoak dira, telebistan erakusten direnak hurrengo artista eszenatokian prestatzen den bitartean. RAIk Italiako hainbat leku eta paisai esanguratsutan filmatu zituen, "Soinuaren edertasuna" leloarekin bat. "Leo" izeneko drone animatu batek leku bakoitza erakusten zuen eta hurrengo lehiakideari buruzko iruediekin apaintzen zuen lekua.[22]

Artista gonbidatuak

Lehen finalerdia argi eta dantza ikuskizun batek ireki zuen, "The Sound of Beauty" ereserki ofiziala aurkeztuz Sherol Dos Santos abeslearen ahotsean.[23] Pausartean, Italo disco eta italiar house musikaren pot-purri bat eman zen, Dardust, Benny Benassi eta Sophie and the Giants artisten eskutik, Sylvia Catasta zuzendariaren partaidetzarekin.[24] Horrez gain, aurkezleek omenaldi labur bat egin zioten Raffaella Carrà zenduari, eta Diodato egile-abeslariak "Fai rumore" abestu zuen, 2020ko edizioan italiar partaidea izan behar zena, COVID-19 pandemiagatik bertan behera utzi baino lehen.[25]

Bigarren finalerdia irekitzeko italiar esku zeinuei buruzko ikuskizun komiko bat eman zen, Alessandro Cattelan aurkezlearen eskutik.[26] Pausartean, Laura Pausini eta Mika aurkezleek "Fragile" eta "People Have the Power" abestu zituzten duetoan, eta 2015eko edizioako italiar ordezkari izan ziren Il Volo taldeak "Grande amore" abestu zuten.[27]

Finala zabaltzeko, Rockin' 1000 taldeak "Give Peace a Chance" jo zuen, eta Laura Pausini aurkezleak bere kanta ospetsuen pot-purri abestu zuen. Segidan, 25 artista finalistak desfile batean aurkeztu ziren. Pausartean, Måneskin aurreko edizioko talde garaileak "Supermodel" eta "If I Can Dream" single berriak estreinatu zituen. Horrez gain, Gigliola Cinquetti 1964ko edizioko irabazleak "Non ho l'età" kantatu zuen, eta Mika aurkezleak bere abesti ospetsuen pot-purri bat eman zuen.[28]

Finalerdien zozketa

Herrialde partaideak bi finalerdietan banatzeko zozketa 2022ko urtarrilaren 25an ospatu zen, Madama jauregian. Finalerdietako 36 partaideak 6 pototan kokatu ziren lehenik, haien bozketa joera historialaren arabera. Finalerdi bakoitzera poto bakoitzeko 3 herrialde bideratu ziren, modu honetan finalerdiak bozkaketari begira ahalik eta dibertsoenak izatea lortuz. Finalera zuzenik sailkatutako herrialdeek – Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) – zein finalerditan dagokien botoa ematea ere erabaki zuen zozketak.[29]

1. potoa2. potoa3. potoa4. potoa5. potoa6. potoa

Lehiaketa

Kalush Orchestra talde irabazlea lehiaketako eszenatokian.

1. finalerdia

Finalerdi honetan 17 herrialdek hartu zuten parte. Emanaldia maiatzaren 10ean izan zen, asteartea, eta 10 herrialde pasa ziren finalera. Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera. Hau erabakitzeko, bertan parte hartzen zuten herrialdeetaz gain, Frantzia eta Italiak bozkatu ahal izan zuten. Errusia finalerdi honetan parte hartzekoa zen, bigarren zatian, baina Europako Irrati-Telebista Batasunak lehiaketatik kanpo utzi zuen 2022ko Errusiaren Ukrainako inbasioaren ondoren.

OrdenaHerrialdeaArtistaAbestiaEuskarazko itzulpenaHizkuntzaPosizioaPuntuak
01  AlbaniaRonela Hajati"Sekret"SekretuaAlbaniera, Ingelesa1258
02  LetoniaCiti Zēni"Eat Your Salad"Jan zure entsaladaIngelesa1455
03  LituaniaMonika Liu"Sentimentai"SentimenduakLituaniera7159
04  SuitzaMarius Bear"Boys Do Cry"Mutilek negar egiten duteIngelesa9118
05  EsloveniaLPS"Disko"DiskoEsloveniera1715
06  UkrainaKalush Orchestra"Stefania" (Стефанія)Ukrainera1337
07  BulgariaIntelligent Music Project"Intention"IntentzioaIngelesa1629
08  HerbehereakS10"De diepte"SakontasunaNederlandera2221
09  MoldaviaZdob și Zdub & Frații Advahov"Trenulețul"TrenaErrumaniera, Ingelesa8154
10  PortugalMaro"Saudade, saudade"Oroimina, oroiminaIngelesa, Portugesa4208
11  KroaziaMia Dimšić"Guilty Pleasure"Plazer errudunaIngelesa, Kroaziera1175
12  DanimarkaREDDI"The Show"IkuskizunaIngelesa1355
13  AustriaLUM!X feat. Pia Maria"Halo"HaloaIngelesa1542
14  IslandiaSystur"Með hækkandi sól"Ateratzen den eguzkiarekinIslandiera10103
15  GreziaAmanda Georgiadi Tenfjord"Die Together"Elkarrekin hilIngelesa3211
16  NorvegiaSubwoolfer"Give That Wolf a Banana"Emaiozu platano bat otso horriIngelesa6177
17  ArmeniaRosa Linn"Snap"KlaskatuIngelesa5187

2. finalerdia

Finalerdi honetan 18 herrialdek hartu zuten parte. Emanaldia maiatzaren 12an izan zen, osteguna, eta 10 herrialde pasa ziren finalera. Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera. Hau erabakitzeko, bertan parte hartzen zuten herrialdeetaz gain, Alemania, Erresuma Batua eta Espainiak bozkatu ahal izan zuten.

OrdenaHerrialdeaArtistaAbestiaEuskarazko itzulpenaHizkuntzaPosizioaPuntuak
01  FinlandiaThe Rasmus"Jezebel"Ingelesa7162
02  IsraelMichael Ben David"I.M"NaizIngelesa1361
03  SerbiaKonstrakta"In corpore sano"Gorputz osasuntsuanSerbiera, Latina3237
04  AzerbaijanNadir Rüstəmli"Fade to Black"Beltzera itzaliIngelesa1096
05  GeorgiaCircus Mircus"Lock Me In"​Sar nazazuIngelesa1822
06  MaltaEmma Muscat"I Am What I Am"Naizena naizIngelesa1647
07  San MarinoAchille Lauro"Stripper"Italiera, Ingelesa1450
08  AustraliaSheldon Riley"Not the Same"Berdina ezIngelesa2243
09  ZipreAndromache"Ela" (Έλα)GoazenIngelesa, Greziera1263
10  IrlandaBrooke"That's Rich"Egundokoa da horiIngelesa1547
11  Ipar MazedoniaAndrea"Circles"ZirkuluakIngelesa1179
12  EstoniaStefan"Hope"ItxaropenaIngelesa5209
13  ErrumaniaWRS"Llámame"Dei nazazuIngelesa, Gaztelania9118
14  PoloniaOchman"River"IbaiaIngelesa6198
15  MontenegroVladana"Breathe"ArnastuIngelesa, Italiera1733
16  BelgikaJérémie Makiese"Miss You"Zu faltan botaIngelesa8151
17  SuediaCornelia Jakobs"Hold Me Closer"Heldu nazazu estuagoIngelesa1396
18  TxekiaWe Are Domi"Lights Off"Argiak itzalitaIngelesa4227

Finala

Finala maiatzaren 14an izan zen, larunbata. Bertan, finalerdi bakoitzeko 10 herrialde hoberenek hartu zuten parte, Big 5 herrialdeekin (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia, Italia) batera. Hemen, 40 parte hartzaileek bozka ahal izan zuten.

OrdenaHerrialdeaArtistaAbestiaEuskarazko itzulpenaHizkuntzaPosizioaPuntuak
01  TxekiaWe Are Domi"Lights Off"Argiak itzalitaIngelesa2238
02  ErrumaniaWRS"Llámame"Dei nazazuIngelesa, Gaztelania1865
03  PortugalMaro"Saudade, saudade"Oroimina, oroiminaIngelesa, Portugesa9207
04  FinlandiaThe Rasmus"Jezebel"Ingelesa2138
05  SuitzaMarius Bear"Boys Do Cry"Mutilek negar egiten duteIngelesa1778
06  FrantziaAlvan & Ahez"Fulenn"TxinpartaBretainiera2417
07  NorvegiaSubwoolfer"Give That Wolf a Banana"Emaiozu platano bat otso horriIngelesa10182
08  ArmeniaRosa Linn"Snap"KlaskatuIngelesa2061
09  ItaliaMahmood & Blanco"Brividi"HotzikarakItaliera6268
10  EspainiaChanel"SloMo"Kamara geldoanGaztelania, Ingelesa3459
11  HerbehereakS10"De diepte"SakontasunaNederlandera11171
12  UkrainaKalush Orchestra"Stefania" (Стефанія)Ukrainera1631
13  AlemaniaMalik Harris"Rockstars"Rock izarrakIngelesa256
14  LituaniaMonika Liu"Sentimentai"SentimenduakLituaniera14128
15  AzerbaijanNadir Rüstəmli"Fade to Black"Beltzera itzaliIngelesa16106
16  BelgikaJérémie Makiese"Miss You"Zu faltan botaIngelesa1964
17  GreziaAmanda Georgiadi Tenfjord"Die Together"Elkarrekin hilIngelesa8215
18  IslandiaSystur"Með hækkandi sól"Ateratzen den eguzkiarekinIslandiera2320
19  MoldaviaZdob și Zdub & Frații Advahov"Trenulețul"TrenaErrumaniera, Ingelesa7253
20  SuediaCornelia Jakobs"Hold Me Closer"Heldu nazazu estuagoIngelesa4438
21  AustraliaSheldon Riley"Not the Same"Berdina ezIngelesa15125
22  Erresuma BatuaSam Ryder"Space Man"Espazioko gizonaIngelesa2466
23  PoloniaOchman"River"IbaiaIngelesa12151
24  SerbiaKonstrakta"In corpore sano"Gorputz osasuntsuanSerbiera, Latina5312
25  EstoniaStefan"Hope"ItxaropenaIngelesa13141

Gertakariak

Ukrainako gatazka

Ukrainaren hautagaitza

Ukrainan Vidbir 2022 lehiaketak erabaki behar zuen nor izango ote zen Ukrainako ordezkaria Eurovisionen. 2022ko otsailaren 13an jokatu zen Vidbir 2022-en finala, eta Alina Pash abeslariak irabazi zuen "Shadows of Forgotten Ancestors" abestiarekin. Hala ere, lehiaketa ondoren polemika piztu zen, Pash 2015ean Errusiatik Krimeara bidaiatu omen zela azaleratu baitzen. 2014tik Errusia eta Ukraina artean sortutako gatazka politiko eta militarragatik, galerazita dago ukrainiar hiritarrentzat Krimeara Errusiatik sartzea. Krimeara Ukrainatik legez sartu zela frogatzeko ukrainiar mugazainen ustezko dokumentuak erakutsi zituen Pashen taldeak, baina ukrainiar mugazainek dokumentu horiek beraiengandik ez zetoztela adierazi zuten. Otsailaren 16an, Pashek dokumentuak bere taldeko zuzendariak faltsutu zituela onartu zuen, eta bere hautagaitza bertan behera utzi zuen.[30] Otsailaren 22an UA:PBC ukrainar telebista publikoak Vidbir-reko bigarren sailkatuak, Kalush Orchestra, baieztatu zituen ordezkari bezala.[31]

Errusiaren kanporatzea

2022an Errusiaren Ukrainako inbasioaren ondoren, otsailaren 24an martxan jarria, UA:PBC ukrainar telebista publikoak Europako Irrati-Telebista Batasuneko (EBU) errusiar kideak (VGTRK eta Channel One Russia) kanporatzea eskatu zuen. Eskaerak errusiar hedabide hauek errusiar gobernuaren propaganda zabaltzeko tresnak direla argudiatu zuen. Kide horiek kanporatuz gero, ezingo lukete lehiaketan parte hartu. Hasiera batean, EBUk bai Errusia bai Ukraina lehiaketan parte hartzeko baimenduak zeudela erantzun zuen, ekitaldiaren izaera ez-politikoa aipatuz.[32] Beste hainbat kidek EBUren adierazpenaren inguruan kezka adierazi zuten, eta Errusia lehiaketatik kanporatzeko deia egin zuten. Hain zuzen, Finlandia eta Estoniako irrati-telebista publikoek ez zutela ordezkaririk bidaliko adierazi zuten, Errusia kanporatu ezean.[33][34] Otsailaren 25ean, EBUk Errusiak ez zuela parte hartuko iragarri zuen, lehiaketari aipu-galtzea ekarriko ziola argudiatuz. Hurrengo egunean, errusiar VGTRK, Channel One eta Radio Dom Ostankino hedabideak EBUtik atera ziren, hurrengo edizioetarako errusiar partaidetza ezinduz.[35]

Eszenatokiaren funtzionamendu arazoak

2022ko apilaren 30ean, ekitaldirako lehen entseguen egunean, eszenatokiaren "eguzki kinetiko" elementu nagusiaren funtzionamendu arazoak azaleratu ziren: La Repubblica eta La Stampa italiar egunkariek ezagutarazi zutenez, elementu hau osatzen duten arkuek ezin zuten burutu diseinuan aurreikusitako mugimendua osotasunean, eta arazoa ezin zen erabat konpondu zuzeneko ikuskizunetarako.[36] Bi egun lehenago, delegazio partaide batzuek bere eszenaratzea moldatzeko abisua jaso zuten. Maiatzaren 2an baieztatu zenez, EBUk adierazpen bat egin zien delegazioei: arkuak era estatikoan mantenduko dira lehiakide guztien emanaldietan, partaide batetik bestera pasatzeko dagoen denbora murritzagatik, eta ikuskizunetako bestelako emanaldietan soilik ikusi ahal izango dira arkuak mugimenduan.[37]

Ustezko epaimahai irregulartasunak

Bigarren finalerdiaren epaimahai bozketan sei herrialdeetako epaimahaietan (Azerbaijan, Errumania, Georgia, Montenegro, Polonia, eta San Marino) botu-patroi irregularrak hauteman zituela adierazi zuen EBUk. Ondorioz, sei herrialde horientzako ordezko epaimahai emaitzak kalkulatu ziren finalerdian eta finalean, antzeko bozketa joera historiala daukaten herrialdeen emaitzen arabera, finalerdien zozketako potoetan zehaztu bezala.[38] Maiatzaren 19an, baliogabetutako epaimahaien bigarren finalerdiko emaitza osoak argitaratu zituen EBUk.[39] Montenegro, Errumania eta San Marinoko telebistek ukatu egin zuten beren aldetik arau-hausterik egon zenik, eta azken biek beste irregulartasun batzuk antzeman ez zirela argudiatu zuten.[40][41][41] Errumaniako telebistak 2023an hasita lehiaketa utzi eta EBUren aurkako lege-neurriak hartzeko mehatxua egin zuen.[42]

Beste herrialdeak

  •  Andorra: 2020ko abuztuaren 1ean, 2009ko ordezkaria izan zen Susanne Georgik Andorrako lehendakariarekin etorkizun hurbilean Eurovisionera bueltatzea adostu zuela aitortu zuen. Hala ere, Andorrako Irrati-Telebistak (RTVA) 2022ean ez zuela parte hartuko adierazi zuen.
  •  Bielorrusia: 2021eko maiatzaren 28an, EBUk Bielorrusiar Irrati Telebistaren (BTRC) kidetza bertan behera uztea adostu zuen, hedabidea 2020ko gobernu-krisian Bielorrusiar gobernuaren aldeko propaganda transmititzeko erabili zelakoan. BTRCri bi aste eman zitzaizkion erantzuteko, baina honen isiltasunaren aurrean, uztailaren 1ean haien suspentsioa indarrean sartu zen. Honen arabera, hedabideak ezingo du EBUk antolatutako ebentoetan parte hartu ezta hauek erretransmititu ere 3 urtez, hau da, 2024ko uztailaren 1era arte. Honek, beraz, Bielorrusiaren Eurovisioneko partaidetza ezintzen du.
  •  Bosnia-Herzegovina: 2021eko ekainean, Bosnia eta Herzegovinako Irrati Telebistak (BHRT) datozen urteetan herrialdea bueltatzeko nahiko probabilitate gutxi zeudela aitortu zuen, arazo finantziarioak zirela eta. 2021eko urriaren 12an, 2022ko edizioan ez zutela parte hartuko konfirmatu zuten.
  •  Eslovakia: 2021eko ekainean, Eslovakiar Irrati Telebistak (RTVS) 2022ko leihaketan ez zutela parte hartuko konfirmatu zuen, finantziazio arazoak eta interes baxua argudiatuz.
  •  Hungaria: 2021eko urriaren 11an, MTVA-k (Hungariar telebistak) 2022ko A Dal programaren arauak aurkeztu zituen. Programa hau herrialdeak bere Eurovisioneko ordezkaria hautatzeko erabili da historikoki, eta herrialdeak Eurovision 2019an bertan behera utzi ondoren, Hungariar musika herrialdean promozionatzeko erabili da. Hala ere, arauek ez zuten Eurovision aipatzen, eta honen arauak apurtuko lituzketen kantak onartzen zituen. Azkenean, Hungaria ez zen ageri EBUk argitaratutako partaide zerrendan.
  •  Luxenburgo: 2021eko abuztuaren 28an, Luxenburgoko Irrati Telebistak (RTL) herrialdeak ez zuela 2022ko leihaketan parte hartuko konfirmatu zuen.
  •  Monako: 2021eko abuztuaren 30ean, Monakoko Telebistak (TMC) herrialdeak ez zuela 2022ko edizioan parte hartuko konfirmatu zuen. Hala ere, urte bereko abenduan, herrialdearen 2022ko aurrekontu ofizialak argitaratu ziren, eta bertan "Herrialdearen 2023ko Eurovisioneko partaidetza sustatzeko" 100.000€ bidaltzen ziren. Era berean, herrialdeak hedabide zerbitzu publiko berria sortuko zuela adierazi zen, Monte-Carlo Riviera izenekoa. Hau TV5 taldean sartuko litzateke, TMC ez bezala, guztiz France Télévisions-en propietate dena.
  •  Turkia: Nahiz eta 2021eko ekainean EBUk zein Turkiar Irrati Telebistako (TRT) zuzendari orokorrak Eurovisionera bueltatzeko elkarrizketetan egotea konfirmatu zuten, Turkia ez zen partaide-zerrenda ofizialean ageri.

Erreferentziak

Kanpo estekak