2012ko Eurovision Abesti Lehiaketa

2012ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 57. edizioa izan zen. Bakuko Crystal Hall aretoan ospatu zen, Azerbaijanen. Finalerdiak maiatzak 22 eta 24an ospatu ziren, eta final handia maiatzak 26an. Aurkezleak Leyla Aliyeva, Nargiz Birk-Petersen eta Eldar Gasimov izan ziren; azken hau aurreko urteko lehiaketako irabazlea izan zen Ell bezala Nigar Jamalekin duoan (Ell & Nikki).

2012ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdiaMaiatzak 22, 2012
Bigarren finalerdiaMaiatzak 24, 2012
FinalaMaiatzak 26, 2011
EgoitzaBaku Crystal Hall, Baku
Aurkezlea(k)Leyla Aliyeva
Eldar Gasimov
Nargiz Birk-Petersen
Antolatzaileaİctimai Televiziya (İTV)
Partaide kopurua42
Irabazlea"Euphoria"
Loreen
 Suedia


Loreen "Euphoria" abesten lehiaketaren eszenatokian.

Loreen izan zen lehiaketako garaile, "Euphoria" kantuarekin Suedia ordezkatuz. Suediaren bostgarren garaipena izan zen."Euphoria" abestiak, lehiaketa irabazi ostean, besteetan ez bezalako arrakasta nabarmena izan zuen Europako single salmenta zerrendetan. Bigarren postua Errusia ordezkatzen zuen Buranovskie Babuxki edo Buranovoko amonak emakume edadetuek osatutako taldearentzat izan zen zen, "Party for Everybody" kantuarekin. Serbiako ordezkaria zen Željko Joksimović, "Nije ljubav stvar" kantuarekin, hirugarren izan zen; aurretik ere bigarren postua lortutakoa zen Joksimović 2004ko lehiaketan.

42 herrialdek hartu zuten parte guztira, aurreko urtean baino bat gutxiagok. Armeniak uko egi zion partaidetzari lehiaketa antolatzen zuen Azerbaijanekiko arazo politikoak direla eta, Karabakh Garaiko gerraren eraginez. Poloniak ere partaidetzari uko egin zion arazo ekonomikoak zirela eta. Bestalde, Montenegro lehiaketara itzuli zen bi urteko eten baten ostean.

Lehiaketa

Lehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) eta herrialde antolatzailea (Azerbaijan) zuzenki sailkatu ziren finalera. Gainontzako herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren, finalerdi bakoitzeko hamar lehen sailkatuak lortzen zutelarik finalerako pasea.

Lehen finalerdia

Finalerdiko partaideez gain, Azerbaijan, Italia eta Espainiari ere egokitu zitzaien botoa ematea. Sailkatuak laranjaz adierazita daude:

OrdenaHerrialdeaHizkuntza(k)ArtistaAbestiaEuskarara itzulpenaPostuaPuntuak
01  MontenegroIngelesaRambo Amadeus"Euro Neuro" —1520
02  IslandiaIngelesaGréta Salóme & Jónsi"Never Forget"Inoiz ez ahaztu875
03  GreziaIngelesaEleftheria Eleftheriou"Aphrodisiac"Afrodisiakoa4116
04  LetoniaIngelesaAnmary"Beautiful Song"Abesti ederra1617
05  AlbaniaIngelesaRona Nishliu"Suus"Norberarena2146
06  ErrumaniaGaztelania, IngelesaMandinga"Zaleilah" —3120
07  SuitzaIngelesaSinplus"Unbreakable"Hautsiezina1145
08  BelgikaIngelesaIris"Would You?"Al zenuke?1716
09  FinlandiaSuedieraPernilla Karlsson"När jag blundar"Begiak ixten ditudanean1241
10  IsraelIngelesa, HebreeraIzabo"Time"Denbora1333
11  San MarinoIngelesaValentina Monetta"The Social Network Song (Oh Oh – Uh - Oh Oh)"Sare sozialaren abestia1431
12  ZipreIngelesaIvi Adamou"La La Love"La la maitasuna791
13  DanimarkaIngelesaSoluna Samay"Should've Known Better"Jakin beharko nuke963
14  ErrusiaUdmurtera, IngelesaBuranovskie Babuxki"Party for Everybody"Denontzako festa1152
15  HungariaIngelesaCompact Disco"Sound of Our Hearts"Gure bihotzen soinua1052
16  AustriaAlemanieraTrackshittaz"Woki mit deim Popo"Mugitu zure ipurdia188
17  MoldaviaIngelesaPasha Parfeny"Lăutar"Bibolin-jotzailea5100
18  IrlandaIngelesaJedward"Waterline"Flotazio-marra692

Bigarren finalerdia

Finalerdiko partaideez gain, Alemania, Erresuma Batua eta Frantziari ere egokitu zitzaien botoa ematea. Sailkatuak laranjaz adierazita daude:

OrdenaHerrialdeaHizkuntza(k)ArtistaAbestiaEuskarara itzulpenaPostuaPuntuak
01  SerbiaSerbieraŽeljko Joksimović"Nije ljubav stvar" (Није љубав ствар)Maitasuna ez da objektu bat2159
02  MazedoniaMazedonieraKaliopi"Crno i belo" (Црно и бело)Zuria eta beltza953
03  HerbehereakIngelesaJoan Franka"You and Me"Zu eta biok1535
04  MaltaIngelesaKurt Calleja"This Is the Night"Hau da gaua770
05  BielorrusiaIngelesaLitesound"We Are the Heroes"Gu gara heroiak1635
06  PortugalPortugesaFilipa Sousa"Vida minha"Nire bizitza1339
07  UkrainaIngelesaGaitana"Be My Guest"Izan zaitez nire gonbidatua864
08  BulgariaBulgariera[fe2 1]Sofi Marinova"Love Unlimited"Maitasun mugagabea1145
09  EsloveniaEslovenieraEva Boto"Verjamem"Sinesten dut1731
10  KroaziaKroazieraNina Badrić"Nebo"Zerua1242
11  SuediaIngelesaLoreen"Euphoria"Euforia1181
12  GeorgiaIngelesa, GeorgieraAnri Jokhadze"I'm a Joker"Txantxazale hutsa naiz1436
13  TurkiaIngelesaCan Bonomo"Love Me Back"Maite nazazu zuk ere bai580
14  EstoniaEstonieraOtt Lepland"Kuula"Entzun4100
15  EslovakiaIngelesaMax Jason Mai"Don't Close Your Eyes"Ez itxi begiak1822
16  NorvegiaIngelesaTooji"Stay"Geratu1045
17  Bosnia-HerzegovinaBosnieraMaya Sar"Korake ti znam"Ezagutzen ditut zure pausoak677
18  LituaniaIngelesaDonny Montell"Love Is Blind"Maitasuna itsua da3104

Finala

OrdenaHerrialdeaHizkuntza(k)ArtistaAbestiaEuskarara itzulpenaPostuaPuntuak
01  Erresuma BatuaIngelesaEngelbert Humperdinck"Love Will Set You Free"Maitasunak askatuko zaitu2512
02  HungariaIngelesaCompact Disco"Sound of Our Hearts"Gure bihotzen soinua2419
03  AlbaniaAlbanieraRona Nishliu"Suus"Norberarena5146
04  LituaniaIngelesaDonny Montell"Love Is Blind"Maitasuna itsua da1470
05  Bosnia-HerzegovinaBosnieraMaya Sar"Korake ti znam"Ezagutzen ditut zure pausoak1855
06  ErrusiaUdmurtera, IngelesaBuranovskie Babuxki"Party for Everybody"Denontzako festa2259
07  IslandiaIngelesaGréta Salóme & Jónsi"Never Forget"Inoiz ez ahaztu2046
08  ZipreIngelesaIvi Adamou"La La Love"La la maitasuna1665
09  FrantziaFrantsesa, IngelesaAnggun"Echo (You and I)"Oihartzuna (Zu eta biok)2221
10  ItaliaIngelesa, ItalieraNina Zilli"L'amore è femmina (Out of Love)"Maitasuna femeninoa da (Maitasunik gabe)9101
11  EstoniaEstonieraOtt Lepland"Kuula"Entzun6120
12  NorvegiaIngelesaTooji"Stay"Geratu267
13  AzerbaijanIngelesaSabina Babayeva"When the Music Dies"Musika hiltzen denean4150
14  ErrumaniaGaztelania, IngelesaMandinga"Zaleilah" —1271
15  DanimarkaIngelesaSoluna Samay"Should've Known Better"Jakin beharko nuke2321
16  GreziaIngelesaEleftheria Eleftheriou"Aphrodisiac"Afrodisiakoa1764
17  SuediaIngelesaLoreen"Euphoria"Euforia1372
18  TurkiaIngelesaCan Bonomo"Love Me Back"Maite nazazu zuk ere7112
19  EspainiaGaztelaniaPastora Soler"Quédate conmigo"Geratu nirekin1097
20  AlemaniaIngelesaRoman Lob"Standing Still"Tente geldirik8110
21  MaltaIngelesaKurt Calleja"This Is the Night"Hau da gaua2141
22  MazedoniaMazedonieraKaliopi"Crno i belo" (Црно и бело)Zuria eta beltza1371
23  IrlandaIngelesaJedward"Waterline"Flotazio-marra1946
24  SerbiaSerbieraŽeljko Joksimović"Nije ljubav stvar" (Није љубав ствар)Maitasuna ez da objektu bat3214
25  UkrainaIngelesaGaitana"Be My Guest"Izan zaitez nire gonbidatua1565
26  MoldaviaIngelesaPasha Parfeny"Lăutar"Bibolin-jotzailea1181

Kanpo estekak