1961eko Kontxako Bandera

1961eko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
AntolatzaileaDonostiako Udala
Partaideak7
Estropadak2 estropada
Hasiera1961eko irailaren 3a
Amaiera1961eko irailaren 10a
Palmaresa
TxapeldunaEuskal Herria San Juan
TxapeldunordeaEuskal Herria Jaizkibel (Donostia)
1960
1962

1961eko Kontxako Bandera (Banderaren 66. ekitaldia, garai hartan 59. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 3 eta 10ean jokatu zen, eta San Juanek bere hirugarren Kontxako Bandera eskuratu zuen.

Kontakizuna

Azken urteetako traineru kopuru handiena animatu zen Kontxan lehiatzera, zazpi hain zuzen ere. San Juango traineruak beti bigarren egiten zuela eta, Pasai Donibanen banaketa egon zen eta Kontxan bi koadrilak hartu zuten parte, alde batetik Jose Angel Lujanbiok gidatutako traineru herriko ofizialak eta bestetik Bibiano Etxaberen Sanjuandarra taldeak. Sanjuandarra nagusitu zen eta hurrengo urteetan hauek izango ziren herria ordezkatuko zutenak.

Lehia handia izan zen Sanjuandarra eta Jaizkibelen artean. Lehenengo jardunaldian pasaitarrak nagusitu ziren 19 segundoren aldeaz, eta bigarrenean donostiarrak, baina hauek lau segundo baino ez zizkioten atera.

Bi elkarteren estrenaldia ere izan zen 1961eko estropadetan, Tolosa (hirugarrena) eta Ibaeta (zazpigarrena). Bietatik inork ez du oraingoz esperientzia errepikatu. Bestalde Zarautz ere aritu zen zortzi urteko hutsunearen ondoren.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiak
Ibaeta (Donostia)
Jaizkibel (Donostia)
San Juan
Sanjuandarra
Tolosa
Trintxerpe
Zarautz
?
?
?
?
?
?
?
Angel Isturiz
Jose Urdanbide "Gorrion"
Jose Angel Lujanbio
Bibiano Etxabe
Klaudio Etxeberria "Gorria"
Juan Mariscal
Jose Luis Miralles

Emaitzak

Behin betiko denborak
PostuaElkartea1. Eguna2. EgunaDeneraDiferentzia
1Sanjuandarra21:23:821:10:642:34:4
-
2Jaizkibel21:42:221:06:242:48:4+ 0:14:0
3Tolosa21:53:821:30:443:24:2+ 0:49:8
4San Juan22:03:421:27:443:30:8+ 0:56:4
5Zarautz22:17:021:39:043:56:0+ 1:21:6
6Trintxerpe22:31:822:17:444:49:2+ 2:14:8
7Ibaeta25:31:422:44:048:15:4+ 5:41:0
  • Bitxikeria: Lehenengo aldiz segundo hamarrenak hartu ziren kontutan, hala ere 1972 arte ez zen ohikoa bihurtu.

Tripulazio irabazlea

  • Sanjuandarra
    • Patroia: Bibiano Etxabe
    • Arraunlariak: Florentino Legorburu, Antonio Legorburu, Inazio Mujika, Jose Mari Mujika, Alfontso Sagarzazu, Migel Goikoetxea, Imanol Gereño, Kasimiro Gereño, Imanol Goikoetxea, Felix Makazaga, Karmelo Garmendia, Jose Kruz Garmendia, Lorenzo Garmendia, Jose Sagarzazu "Xurdo", Jose Pio Aldasoro eta Ramon Aginaga


Ikus, gainera

Kanpo estekak