Jose Angel Lujanbio

arraunlari espainiarra

Jose Angel Lujanbio (Pasai Donibane, 1932ko maiatzaren 22a - ib., 2015eko uztailaren 22a) traineru estropadetako patroi onenetakoa izan zen, 60. hamarkadaren bigarren erdialdean oso famatua bihurtu zena. Kontxako 5 Bandera eta 4 Espainiako Txapelketa irabazi zituen besteak beste. Bere semea den Juan Mari Lujanbiok beste bost Kontxako Bandera lortu ditu.

Jose Angel Lujanbio

Bizitza
JaiotzaPasai Donibane1932ko maiatzaren 22a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2015eko uztailaren 22a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Kirol ibilbidea

1956an 24 urte zituela "Pedrotxo" entrenatzaileak jarri zuen San Juango traineruaren txopan eta urte hartan herriarentzako bigarren Kontxako Bandera eskuratu zuen aurrekotik 2 urtetara. Hurrengo urteetan Espainiako Txapelketak irabazi zituen Galizia aldean baina Kontxako Banderan 57 eta 60 arteko lau ekitaldietan bigarren izan zen. Herrian orduan traineru berri bat atera zuten Bibiano Etxabe patroi zela eta hiru Kontxa lortu zituzten. Jose Angel Lujanbiok alde egin zuen eta 63an Donostiako Jaizkibel traineruan aritu zen.

San Juanen lortu ez zuen onespena Hondarribian izan zuen 1965ean hasita lau ekitaldi jarraian irabazi baitzituen. 1967 eta 1968 urteetan Pedreñaren aurka irabazitako desafioek ezagun bihurtu zuten eta garaiko NO-DOan ere azaldu izan zen.

Zikloa amaitua zela ikusita 1970an Astillerora joan zen eta hiru urtetan goren mailara igo zuen. 1972an traineru garaitezina osatu zuen eta Espainiako Txapelketa irabazi zuen. Urte hartan gadu zuen estropada bakarra Kantabriako txapelketa izan zen eta honen ondorioz ezin izan zuen Kontxako Banderan parte hartu. 1973 arte bertan aritu zen eta ordutik aurrera talde ugaritan ibili zen, maila apalean hala ere.

Hona hemen patroitzan ibili izan den taldeen hurrenkera. Datuak falta dira.

TaldeaDenboraldia/k
San Juan1956-1961
Jaizkibel1963
Hondarribia1965-1969
Astillero1970-1973
Koxtape (San Juan)1975
Hernani1977
Astillero1978
......
Ciudad de Santander1989
Zarautz1991
Pontejos1997
Astillero1998

Palmaresa

Ikus, gainera

Kanpo loturak