1971ko Kontxako Bandera

1971ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
AntolatzaileaDonostiako Udala
Partaideak8
Estropadak2 estropada
Hasiera1971ko irailaren 5a
Amaiera1971ko irailaren 12a
Palmaresa
TxapeldunaEuskal Herria Orio
TxapeldunordeaEuskal Herria Lasarte-Michelin
1970
1972

1971ko Kontxako Bandera (Banderaren 76. ekitaldia, garai hartan 69. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 5 eta 12an jokatu zen, eta Oriok bere 21. Kontxako Bandera eskuratu zuen, bigarrena jarraian[1].

Kontakizuna

Garaipen erraza lortu zuen Oriok bigarren izan zen Lasarte-Michelini 37 segundoko aldea atera baitzion sailkapen orokorrean eta hirugarren gelditu zen San Pedrok minutu eta erdi galdu zuen. Bigarren igandean itsaso oso txarra izan zen eta denbora ikaragarriak markatu zituzten traineruek. Zuberoak esate baterako 29 minutu behar izan zituen ibilbidea burutzeko eta bi jardunaldietako denborak batuta 53 minututik gora egin zuen, Oriok baino 7:23 gehiago.

Aurreko urtean bezala traineru gipuzkoarrek bakarrik hartu ahal izan zuten parte Kontxako Banderan, izan ere zortzi traineru bai baitzeuden Gipuzkoan. Horrela beraz, aspaldiko partez bi traineru donostiar aritu ziren lehian, bata Donostia eta bestea debutaria zen Arraun Lagunak, aulki mugikorrean ari zen arraunlariez osaturikoa. Traineru debutari bat ere izan zen, Hernani.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiak
Arraun Lagunak
Donostia
Hernani
Hondarribia
Lasarte-Michelin
Orio
San Pedro
Zuberoa
?
?
?
Ama Guadalupekoa
Lasarte
?
?
?
Bizente Elizondo "Bixentiko"
Jose Urdanbide "Gorrión"
Pedro Inda
Isidoro Agirre
Antonio Oliden
Juan Lizarralde "Altxerri"
Jose Luis Iriondo
Jose Agirre

Emaitzak

Donostia eta San Pedro, 1971ko Kontxako Banderan.
Behin betiko denborak
PostuaElkartea1. Eguna2. EgunaDeneraDiferentzia
1Orio21:43:0/524:05:0/545:48:0/5
-
2Lasarte-Michelin22:03:3/524:21:2/546:25:0/5+ 0:37:0/5
3San Pedro22:23:3/524:58:0/547:21:3/5+ 1:33:3/5
4Donostia22:32:2/524:53:4/547:26:1/5+ 1:38:1/5
5Arraun Lagunak22:49:1/525:26:0/548:15:1/5+ 2:27:1/5
6Hondarribia22:44:2/526:16:2/549:00:4/5+ 3:12:4/5
7Hernani23:31:0/527:12:0/550:43:0/5+ 3:55:0/5
8Zuberoa24:11:4/529:00:2/553:11:1/5+ 7:23:1/5

Tripulazio irabazlea

Bideoa


Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak