1970eko Kontxako Bandera

1970eko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
AntolatzaileaDonostiako Udala
Partaideak8
Estropadak2 estropada
Hasiera1970eko irailaren 6a
Amaiera1970eko irailaren 13a
Palmaresa
TxapeldunaEuskal Herria Orio
TxapeldunordeaEuskal Herria Lasarte-Michelin
1969
1971

1970eko Kontxako Bandera (Banderaren 75. ekitaldia, garai hartan 68. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 6 eta 13an jokatu zen, eta Oriok bere 20. Kontxako Bandera eskuratu zuen.

Kontakizuna

Orio Arraunketa Elkartea urte batzutan zehararraunketa olinpikoan ibili ondoren aurten berriro traineruetara bueltatu zen. Altxola izeneko traineruarekin desafioa jokatu zuen Astilleroren aurka eta oso erraz irabazi zuen. Kontxan ordea antolakuntzak jarritako traineru astunekin lehiatu beharra zegoen eta zalantzak zeuden Oriok nagusitasun bera erakutsiko ote zuen. Zalantzak erabat uxatu zituzten oriotarrek, historian izandako bigarren abantailarik handiena atera baitzioten bigarren gelditu zen Lasarteri, minutu bat eta laurden ia. Arraunketaren garai modernoaren abiapuntutzat jotzen da 1970ako Kontxako Bandera.

Azken urte hauetan tostarteko arraunketaren krisia pasata zegoen eta traineru ugari hasi ziren lehiatzen. Gipuzkoan zortzikotea eratzea posible zela ikusita Kontxako Banderan gipuzkoarrak bakarrik arituko zirela erabaki zen.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiak
Donostia
Hondarribia
Lasarte-Michelin
Orio
San Juan
San Pedro
Zuberoa
Zumaia
?
Ama Guadalupekoa
?
?
?
?
?
?
Bizente Elizondo "Bixentiko"
Jose Urdanbide "Gorrión"
Klaudio Etxeberria "Gorria"
Juan Lizarralde "Altxerri"
Puig
Jose Luis Iriondo
Tomas Iza
Jose Luis Miralles

Emaitzak

Behin betiko denborak
PostuaElkartea1. Eguna2. EgunaDeneraDiferentzia
1Orio21:37:0/522:51:2/544:28:2/5
-
2Lasarte-Michelin22:22:3/523:17:2/545:40:0/5+ 1:11:3/5
3Zuberoa22:33:3/523:31:1/546:04:4/5+ 1:36:2/5
4San Pedro22:28:0/523:43:3/546:11:3/5+ 1:43:1/5
5Zumaia22:34:3/523:39:2/546:14:0/5+ 1:45:4/5
6San Juan23:00:1/523:38:0/546:38:1/5+ 2:09:4/5
7Donostia22:53:1/524:13:0/547:06:1/5+ 2:37:4/5
-Hondarribia22:23:4/5deskalif.*
-
-
  • Hondarribia deskalifikatua izan zen ohorezko txandan ziaboga balizan ez emateagatik.

Tripulazio irabazlea

  • Orio Arraunketa Elkartea
    • Entrenatzailea:
    • Patroia: Juan Lizarralde "Altxerri"
    • Arraunlariak: Jose Zumeta, Juan Atxega, Jose Manuel Bereziartua, Jose Ramon Lizarralde, Luziano Manterola, Jose Mari Gozategi, Franzisko Sarasua, Juan Mari Itxaso, Nikasio Uranga, Jose Luis Korta, Antonio Peña, Juan Angel Lekuona, Estanis Sarasua, Jesus Mari Agote, Juan Inazio Manterola, Jose Inazio Perona, Agustin Irastorza

Bideoa


Ikus, gainera

Kanpo estekak