1974ko Kontxako Bandera

1974ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
AntolatzaileaDonostiako Udala
Partaideak8
Estropadak2 estropada
Hasiera1974ko irailaren 1a
Amaiera1974ko irailaren 8a
Palmaresa
TxapeldunaEuskal Herria Orio
TxapeldunordeaEuskal Herria Lasarte-Michelin
1973
1975

1974ko Kontxako Bandera (Banderaren 79. ekitaldia, garai hartan 72. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 1 eta 8an jokatu zen, eta Oriok bere 23. Kontxako Bandera eskuratu zuen, 70. hamarkada hasi zenetik laugarrena.

Kontakizuna

Lehenengo jardunaldian lehia gogorra izan zuen aurreko urteko irabazlea izan zen Lasarte-Michelinekin eta Astillerorekin hirurak segundo eta erdiren barruan sartu baitziren. Bigarren egunean aldeak handiagoak izan ziren, 11 segundo Lasarteri eta 31 Astillerori. Ohorezko txanda Hernanik osatu zuen, bere historiako emaitza onena lortuz. Denborek erakusten duten bezala itsaso txarrarekin jokatu zen estropada, batez ere lehenengo igandean. Horrela Orio irabazleak 45 minututik gora behar izan zituen eta azkenengo gelditu zen Hondarribiak ia 47 minutu.

Urte honetan debutari bat izan zen, Castro Urdiales, hurrengo hamar urtetan Kontxan urtero arituko zena. Bestalde Koxtapek eta Errenteriako Beraunek ontzi bateratua osatu zuten denboraldi honetarako.

Kontxako Banderarako Sailkapen estropada ere Oriok irabazi zuen. Aurrekoak bezala Hondarribian jokatu zen eta 10 traineruk hartu zuten parte, sei gipuzkoarrek, hiru kantabriarrek eta bizkaitar bakarrak. Kaiku eta Santander izan ziren sailkatu ez ziren untziak.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiak
Astillero
Castro Urdiales
Donostia
Hernani
Hondarribia
Koxtape-Beraun
Lasarte-Michelin
Orio
San José
La Marinera
?
Zikuñagako Ama
Ama Guadalupekoa
?
Lasarte
San Nikolas
José Castillo
Carmelo García Helguera
Klaudio Etxeberria "Gorria"
Jose Urdanbide "Gorrión"
Tomas Iza
Migel Arbona
Antonio Oliden
Juan Lizarralde "Altxerri"

Emaitzak

Behin betiko denborak
PostuaElkartea1. Eguna2. EgunaDeneraDiferentzia
1Orio23:16:221:52:845:08:0
-
2Lasarte-Michelin23:16:422:03:845:20:2+ 0:12:2
3Astillero23:17:822:23:845:41:6+ 0:33:1
4Hernani23:24:222:41:446:05:6+ 0:57:6
5Castro Urdiales24:07:922:31:846:39:7+ 1:31:7
6Koxtape-Beraun23:25:223:15:046:42:2+ 1:34:2
7Donostia23:55:122:53:246:48:3+ 1:40:3
8Hondarribia23:28:023:22:446:50:4+ 1:42:4

Tripulazio irabazlea

  • Orio Arraunketa Elkartea
    • Patroia: Juan Lizarralde "Altxerri"
    • Arraunlariak: Andoni Elizalde, J.L. Bereziartua, Dionisio Redondo, Angel Irastorza, Migel Angel Solabarrieta, J.L. Zinkunegi, Juan Atxaga, Andres Ibarguren, Jose Ramon Lizarralde, Luis Mari Olasagasti, Jose Inazio Perona, Jesus Mari Perona eta Jose Mari Bereziartua.

Sailkapen estropada

PostuaTaldeaDenbora
1Orio21:26,0
2Lasarte-Michelin21:38,0
3Hondarribia21:48,4
4Hernani21:51,2
5Koxtape-Beraun21:53,2
6Castro21:58,4
7Astillero21:59,2
8Donostia22:08,2
9Kaiku22:13,4
10Santander22:45,1


Ikus, gainera

Kanpo estekak